Gar dardartia (Trembling flame)

Flims (Suitza)

Suaren mugimendua magikoa da. Begiak betetzen ditu bere edertasunarekin. Izaki dardarti txiki bat garren artean dantzan ari dela iruditu zait.

Zeru ikusgarria (Spectacular sky)

St. Gallen (Suitza)

Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.

Adar eroriak (Fallen branches)

Cardano al Campo (Italia)

Adarrok beraien zuhaitzak galdu eta lurrean bukatu dute. Agertzen dituzten kolore arreak basoari epeltasuna ematen diote. Pinaburuek oraindik ere bizitzara buelta dezakete, zentzu poetikoan behintzat.

Arrain txiki eta laranja (Small and orange fish)

Gossau (Suitza)

Arrain txiki eta laranja hau lasai dabil bere putzuan. Zoo batean bizi denez gero, lagun arrotzak izango ditu. Zihur bere jatorrizko bizitokian ez zituen horrenbeste animali mota desberdin ezagutuko.

Hodei koloretsua, ur koloretsua (Colourful clouds and water)

Montreux (Suitza)

Zeruak eta lurrak bat egiten duten puntuan finkatzen da gure atentzioa. Hodei luzeek bere bidaia goi haizeen mende egiten dute eta azkar igarotzen dira gure begirada aurretik. Eguzkiaren margoei, baina, ez diete erraz ihes egiten. Arrats koloreak hartuta doaz bere hegoalderako bidean zehar.

Kale argi laranja (Orange street light)

St. Gallen (Suitza)

Goian zeru urdina geroz eta ilunagoa eta behean kale argi laranjak. Gaua gauago ematen du. Koloreak lausotzen dira eta jendea bere baitara biltzen da kaletik ibiltzen doalarik.

Kaktus etzana (Lying cactus)

St. Gallen (Suitza)

Atseden hartzen ari dela ematen du, eguzki epelaren pean etzana.

Kandela zapalak (Flat candels)

St. Gallen (Suitza)

Kandela zapalak piztuak desirez eta erregu apalez, jainkoren batek entzun eta bete ditzan. 

Hosto bustiak (Wet leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean. 

Arrain kuxkuxeroak (Curious fishes)

St. Gallen (Suitza)

Koloretsu dira arrain mota hauek. Iturrietan eta akuarioetan ikusgai jartzeko aukeratutakoak. Horregatik edo, lotsagabe hurbiltzen dira inguruetan dabilen edonorren albora. 

Edertasun laranja eta beltza (Orange and black beauty)

Tximeleta janari bila (Buttefly seeking food)

Zoru mosaikoa (Floor mosaic)

lagomaggiore2016_23

Landara (Plant)

Alsace4

Eguzki sartzea Biarritzen (Sunset in Biarritz)

Biarritz6

Poltsa laranja (Orange bag)

Solothurn4

Zeru laranja (Orange sky)

LaudioGabonak2014_3

Sutondotik begira (Near the fire place)

GottliebenGabonak4

Egurraren garra (Burning wood)

GottliebenGabonak2

Loroa kuxkuxean (Snooper parrot)

GossauZoo3