Oropa (Italia)
Kapera bat bestearen ondoan lerrokatutak daude aldapan gora, santutegirako bidean. Mendiko bidean eta zelai gainean jarriak izan dira. Orain, basoaren erdian galdutako erraldoi txikiak ematen dute.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Etxolak eta baselizak, denak batera mendi magalean lautada zabal bati begira. Hori da leku hau bereizten duena. Mendialdea da eta abeltzainak hemen aritzen dira lanean franko. Horrez gain, santutegi handia eraiki dute eta gurtzeko lekuak edonon ikus daitezke. Beheragoko munduaren zarataren aldean, goian lasaitasuna nagusi da. Ez dago presarik.
Oropa (Italia)
Eguerdiko negu eguzkia ahula izanda ere, nahiko berotzen du basoa. Landareek eta animaliek eskertzen dute urtaroko gogortasuna xamurtzen dien tarte hau.
Oropa (Italia)
Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.
Oropa (Italia)
Mendian hilerri bat aurkitzea, espero ez den zeozer da. Erabat ezohikoa ez al da? Lekuaren aberastasuna ikusita berriz harritzekoa da. Baso baten ondoan eta barrenean hedatzen da eta mendi magal batean gora hazitakoa da. Eguzkiaren argitan harrizko egitura landuek itxura dotorea dute.