Basoko biztanleak (Forest inhabitants)

St. Gallen (Suitza)

Arbola gazteak eta zaharrak bizi dira batera baso zaharreetan. Adineko zuhaitz handi batek utzitako zuloa txikiek hartzen dute. Horretarako lehia bizian ibili behar dira, zeinek argi gehiago hartuko duen. Arbolen bizitza ez da beti erraza eta pausatua.

Basoaren barrenaldea (Inside of the forest)

St. Gallen (Suitza)

Basoak uda berantiarreko eguzki errainuak xurgatu eta iragazten ditu. Egun eguzkitsuenean ere argi eta ilunetan egoten da barrenaldea.

Basoko argi-ilunak (Light and shadows in the forest)

St. Gallen (Suitza)

Arbolek argia maite dute, beste landareen modura. Bizitzeko ezinbestekoa bait dute. Energia ematen die eta energia hori behar dute elikagaiak biltzeko eta eraldatzeko. Gauza asko gertatzen dira izaki hauen egitura zurrunen barnean. Horregatik dira bizidunak.

Kale estu honetan (In this narrow street)

Ea (Euskal Herria)

Kale estu honetan balkoitik balkoira igaro daiteke salto batean. Ahots baxuan hitzegin daiteke auzokidearekin. Itzalean igaro daiteke udako egun beroena. Ospel eta umel iraungo du negu osoa.

Kale ospelak (Shady street)

Montreux (Suitza)

Eguerdia da baina biziguneako eraikuntzek itzala nonahi ezarri dute. Berotik babestu eta neurriko iluntasuna ezartzen dute eguzkiaren izpi indartsuei islada eginez.