Freiburg (Alemania)
Arte lana al da edo beste garai bateko publizitatea? Lanbide bat erakusten duela eman lezake, baina lehen planoko pertsonaia harroxko agertzen da. Bere burua goratzeko hiriko merkatari batek aginduko al zuen?
Eguneko argazki bat
Somma Lombardo (Italia)
Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.
Neuchatel (Suitza)
Oraingoan kalea bera margotua dago. Koloretsu margotu ere.
Neuchatel (Suitza)
Bi ume jolasean margotu zituzten horma honetan. Bereziki eman zidan atentzioa, pasa den mende hasierako margo bat aukeratzeak hiria apaintzeko.