Pasealeku estalia (Covered walking area)

Logroño (Espainia)

Pasealeku estalia, dendez lepo, eserleku eta terrazaduna. Garai bateko erosketa zentrua bezalako bat ez al da?

Pasealeku zabala (Ample walkway)

Dubai (UAE)

Pasealeku zabal batean arku ederrak gehitu eta lanpara ikusgarriak jarri eta gero, itxura aberatsa ematen du. Paretak, baina, ez dira benetazko harriaz eginak eta kolumnak ez dira harrizko pieza bakanak. Lekuaren tamaina, bai, bada aberatsa, asko gainera.

Pasealeku haizetsua (Windy promenade)

Santoña (Espainia)

Haizeak itsasaldetik jotzen ari da pasealekuan zehar. Eguna hodeitsu dago eta euria ez da urrun. Ez dago giro kaletik ibiltzeko. Negua ate joka dagoela nabari da eta kantabriar itsasoak gogorarazten die momentuan kalean dabiltzanei.

Itsas ondoko pasealekua (Near sea promenade)

Santoña (Espainia)

Itsas ondoko pasealekuan kostalde bikaina ikusten da. Itsas barruraino heltzen diren mendiekin josia, kantabriar itsasoaren olatuz beteriko uretan sartzeraino.

Pasealeku luze eta zuzena (Long and straight walk)

Cardano (Italia)

Pasealeku hau eguzkiraino igotzeko egina dagoela ematen du. Luzea eta zuzena, harrizko zorua gorantza egiten du pixkanaka. Eguzkiak etxeen gainetik argitzen du zerua, argi gogorraz betez arratsaldea.

Kosta pasealekua (Beach walk)

Pasealekua (Promenade)

Copenhagen25

Nyhavn pasealekua (Nyhavn street)

Copenhagen17