Pauma bat agertu da mahai baten atzetik eta harrituta ezin diot begirada gainetik kendu. Ederra da eta libre ibiltzen ikustea gure inguruan buruan bueltaka dabilkit. Zerk ekarriko du honera? Ez digu beldurrik?
Pauma eder honek erretratua merezi zuen. Buru txikia eta luzanga, lepo luzea eta dotorea, luma koloretsu eta kontrastez betea. Zuri-beltzean ere animaliaren edertasuna nabari da.
Pauma lanpetuta dabil bere lumak atontzen. Harrek beraien luma fin eta koloretsuak emeak erakartzeko erabiltzen dituzte eta lana hartzen dute beraien lan tresna egoera onean mantentzeko.
Pauma honek luma luze pertxentak zabaldu ditu. Gu txunditu nahiko gintuen. Jende arrotza andana ikustearen zirrarak eramango al du honelako jarrera hartzera?
Pauma har bat ederra da. Ederregia iruditu daiteke. Izan ere, horrenbeste liraintasuna batera biltzea ez da erraza. Deabruarekin tratua egingo al zuen?