Appenzell (Suitza)
Jende arrunta, esku arruntekin eta arropa arruntekin, dabiltza kalean barrena. Bakoitzak bere jomuga eta ibilkera du. Denak elkarren ondoan doaz.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Jende pila elkartu da lerei hautsa kentzeko. Elur erori berria ederra da ipurdi gainean aldapan behera irristatzeko. Txikiek maite dute gehien, hezurrak eta artikulazioak malguak eta bigunak bait dituzte oraindik. Nagusiagoek nahiago beheko muturrean itxarotea, abiadura bizian nola etortzen dira ikusten.
St. Gallen (Suitza)
Izkina guztietan aurki daiteke jendea hizketaldi bat botatzen edo mokautxo bat hartzen. Bainugela ondoan ere.
St. Gallen (Suitza)
Feria eguna da St. Gallenen. Urtero gertatzen da eta hiriko kaleak hartzen ditu hamar egunez. Jende mordoa biltzen da animali eta barazkiak ikustera, probatzera eta erostera.