Pfäfers (Suitza)
Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.
Pfäfers (Suitza)
Ur bero iturriraino heltzeko bidearen azken zatia harkaitzean zulatutako haitzulo batean zehar egin behar da. Kanpoan hotz zegoen bazegoen ere, hemen beroa eta hezetasuna nabari zen.
Pfäfers (Suitza)
Zurrunbilotsu doa ura arroan behera. Ur lasterra apar zuriak salatzen du. Lekuaren iluntasunean nabari ageri da.
Pfäfers (Suitza)
Erreka bizia. Haitzuloan barna. Arroilarako bidean. Harriak higatuz. Harriak zizelkatuz. Bere bidean aurrera.
Pfäfers (Suitza)
Euria gogor ari du. Haitzulo barnera ere sartzen da ur pila.
Pfäfers (Suitza)
Gaur bezalako egun euritsuetan ura barra-barra erortzen da harri paretetatik. Bi harkaitzak elkar besarkatzera heltzen dira. Haitzuloa sortu arte.
Pfäfers (Suitza)
Arroila estutzen doa, harkaitzak erreka besarkatzera heldu arte. Hor dago ur beroko iturria. Erdi arotik ezagutzen da eta honaino bidaiatzen zuten ur sendagarriak hartzera.
Pfäfers (Suitza)
Erreka arroilan behera bizi doa. Ur zurixka, mineralez betea eta hotzarekin. Bidean harriak apurtuz, zizelkatuz.
Pfäfers (Suitza)
Arroilan gora hazi behar dira zuhaitzak hemen. Udazken koloreak agerian dute. Mendietan dagoeneko negua usaintzen da.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.
Pfäfers (Suitza)
Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.