Dubai (UAE)
Modeloak kamerari zuzen begiratzen dio, zeozer itxarongo balu bezala. Beste aldean dagoen norbaiten zain egongo al da? Edo urduri egongo balitz bezala. Argazkilariak amaitzeko desiratzen egongo al da?
Eguneko argazki bat
Lichtensteig (Suitza)
Ate aurreko ataria ia erabat itxia dago eta alde batetik igotzen den eskilara batetik baino ezin da bertara sartu. Portal azpia hutsik utzia da, soto moduan erabili behar zelakoan. Gaur ez genuke honelakorik behar, baina zentzua badu, praktikoa bada, gai asko luzarorako gorde behar diren garai batean.
Lichtensteig (Suitza)
Aldapa suabe batean kokatu zen etxe hau. Urteak eman dituzte biek, etxeak eta kaleak, eta batera hazi dira herriari nortasuna eta edertasuna emanez tokiari. Garai bateko dotoretasuna xarmantki gordetzen duen detaile txikia baino ez da, baina ondare historikoak eman dezakeen ekarpen gorena sinbolizatzen du.
St. Gallen (Suitza)
Etxean geratzeko garaia dugu. Birus berri bat dabil gure artean eta, tamalez, haren kontra borrokatzeko modu hobeagorik ez da ezagutzen momentuz. Egunak aurrera joaten dira eta arratsak leihotik ikusi behar ditugu. Bitartean biharko egunak ekarriko duenaz pentsatzera jotzen du buruak.