Egun lanbrotsuetan argia lausotzen da. Zerua buru gainean izatearen inpresioa izaten da ere. Euria agintzen dute honelako egunek, bazterrak geruza fin distiratsuarekin estaliko dituena.
Olatuak altuera handia harrapatu du aldi honetan. Aparrak gainazal zuloduna ematen dio. Hurbiletik behatzean, ur forma erraldoia testura berezia dauka. Azkar aldatzen dena, ura eta aparra nahasten duena eta bizi dirauena.
Zurrunbiloak eta ur lasterrak sortzen dira ur mailak gora egiten duen einean eta bertan dantzan ibiltzen dira ibaian pilatutako adarrak eta zikinkeriak.
Ur handiak datoz ibai harroan behera. Ibaia urez lepo doa, zurrunbiloka, bitsua. Aurretik jartzen zaiona berarekin eroan eta bazter batetan askatuko du, sasietan lotutako ohial zati hau bezala.
Euritakoa ezinbestekoa izaten da egun hauetan. Eskuak poltsaz beteta izanda ere, eutsi behar zaio blai gelditu nahi ez duena. Bestela ere, argazkilariaren modura aterpean gelditzea badago.
Zorua distiratsu ageri da eroritako euriak sortutako alfonbra gardenaren behean. Euria barra-barra ari duela esnatu da eguna, baina etxean ezin geldirik gelditu. Egunerako erosketak egitera irten behar eguraldi honekin.
Trenak abiadura bizian jarraitzen dio bere bideari. Zuhaitzak lausotzen dira kristalaren bestaldean. Begiak urrunera begiratuta erlaxatzen dira. Lasaitasuna gorputz osora zabaltzen da, zainez zain, nerbioz nerbio.
Trenean bidaiean berriz. Oraingoan mendialdea zeharkatzea tokatzen da. Gailur zuriak, harkaitz erraldoiak eta mendi aintzira eta lakuak ikusi ditugu gure leihoetatik.
Txikia logale dago amaren eskuetan. Goizean goiz altxatu, gosaldu, jantzi eta kalera irten behar azkar batean begietako bekarrak kendu gabe. Zertara? Goizeko trena hartzera.