Flumserberg (Suitza)
Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.
Eguneko argazki bat
Flumserberg (Suitza)
Urezko berogailu zaharrak, burdin zurrunez egindakoa, gela epel mantentzen du. Goizeko argiak ere beroa ematen du, arimako beroa piztu ez bada ere.
Aiara (Euskal Herria)
Negua hasi da, egunak labur-laburrak dira, Gabonak bueltan daude eta hotza nabaritzen hasi da. Natura lotara joana da baina oraindik badu nahikoa erakargarritasun.
Rehetobel (Suitza)
Muino leunak, pinudiak, larre zabalak. Hau dena ikusgai mendira txangoa egiteko bidean. Neguaren etorrera nabaritzen da tenperatura hotzean eta eguzki itzal luzeetan.
Rehetobel (Suitza)
Muino leunak, belar berde xamurrez estaliak eta pinudi basoxkekin apainduak, gutxinaka jeisten doaz lautadaren bila, lakuaren bila.
Rehetobel (Suitza)
Eguna oskarbi dago, baina eguzkia baxu. Argi-kontrara itzalak dira nagusi. Arbolen adar hutsek ere areagotzen dute hustasun sentsazioa.
Rehetobel (Suitza)
Negu garaia da hemen eta eguzkia, eguerdian ere, baxu dago. Argia berezia da, itzalak luzeak eta tenperatura hotza tankerakoa.
Glarus (Suitza)
Modu ederra urte berri bat hasteko. Txangoa Suitzako mendi aldera, bisita azkarra hiri txiki batera, Glarus zaharra, eta bakailua portugaldar erara hartu bazkaltzeko. Egia osoa esan behar badut, ez genuen pena merezi zuen beste ezer aurkitu.
Maroño (Euskal Herria)
Adi parrila horri. Haragi xerra zoragarria erretzen ari dira hemen. Ezin du jateko leku txarra izan.
Maroño (Euskal Herria)
Negua ez da elurtsua edonon. Hemen gehienbat arbolen biluztasunak erakusten du. Egunak laburrak dira ere, baina tenperatura hotzek ez dute
St. Gallen (Suitza)
Ekaitza hotza izan da. Hiria elurraz bete da. Negua indar betean heldu da eta edozein lekura begiratuta nabari daiteke.
Flumserberg (Suitza)
Mendi gainak elurrez betetzen dira negua heltzen denean. Gelditu da aldi baterako bizitzaren gurpila. Animaliak eta landarak lotan daude, etortzeko diren egun luze eta epelen zain.
St. Gallen (Suitza)
Elurra barra-barra izan dugu neguan. Zuhaitzetan pilatu, kale bazterrak bete eta espaloiak ixtera behartu du.
St. Gallen (Suitza)
Elurraren zuria lurreko beltzaren ondoan, lurreko beltzaren gainean. Elurra metatzen doa negua aurrera doan einean hirian ere.
St. Gallen (Suitza)
Atzeko eraikuntzak ilun diraute eta jendea kale bazterretan dabilen itzal moduan ageri da. Autobus geltokia, hala ere, argitan blai ageri da.
St. Gallen (Suitza)
Elurra mara-mara ari du neguko gau etorri berri batean. Iluntasuna argi jokoekin disimulatzen da. Hotza eta iluntasunari izkin egiten diote gizabanakoek autobusari itxaroten dauden bitartean.
Helsinki (Finlandia)
Neguan izotzezko lautada dena, ur gainean hazitakoa da. Udaberrian zehar izotza eta elurra desagertuko da eta itsas badia geratuko da agerian.
Helsinki (Finlandia)
Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.
Helsinki (Finlandia)
Urkiak nonnahi dagoen herrialdea da Finlandia. Beraien adar finak eskegitak ematen dute, neguko zama sentitu balute bezala.
Helsinki (Finlandia)
Itsasoa, izotza eta basoa eskutik etortzen dira Helsinkiko neguan.
Helsinki (Finlandia)
Batzutan iraganeko irudiak etortzen zaizkit gogora eta ezin burutik kendu ibiltzen naiz. Kasu honetan, ipar Europako negu hotz eta elurtsua dakusagu. Gogorapen ganbararen atal handi bat.