St. Gallen (Suitza)
Bisita dugu. Uso bat hurbildu zaigu, zango txikiekin balantzaka. Seguruenik janari puxketa batzuk aurkituko dituelakoan. Gaur, baina, ez du zorte handirik izango.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Bisita dugu. Uso bat hurbildu zaigu, zango txikiekin balantzaka. Seguruenik janari puxketa batzuk aurkituko dituelakoan. Gaur, baina, ez du zorte handirik izango.
St. Gallen (Suitza)
Katedrale barrokoaren detailea. Bolumen handiko eskulturak, detaile askorekin, forma borobilduak. Dena harrian zizelkatua.
St. Gallen (Suitza)
Hiri usoek txoko on denak ezagutzen dituzte. Hemen janaria edo lasaitasuna edo biak batera aurkitzeko aukera ikusiko zuen txori honek.
St. Gallen (Suitza)
Umeak gustora jolas daitezke, gora eta behera beldur eta arriskurik gabe ibiliko dira hemen. Gurasoen zaindari lana arintzen da.
St. Gallen (Suitza)
Jende multzoak han eta hemen. Arratsalde on bat pasa egiteko lagun talde batek belarrean esertzea eta eguraldi ona baino ez dute behar.
St. Gallen (Suitza)
Monastegiko lorategia hiriak hartu du lasaigune moduan. Gaur bezalako egun eguzkitsuetan leku lasaia eta goxoa da epelean egoteko.
St. Gallen (Suitza)
Eliza baten dorrea altu altzatzen da hiri erdian. Ez da hiriko katedrala baina bai eliza protestante handiena. St. Gallenen gehiengo katolikoa da, baina protestante asko daude eta bi erlijioetako eliza handienak parez-pare daude hiriaren erdigunean. Garai bateko borroken adierazle.
St. Gallen (Suitza)
Pinu basoak natura gure atera ekartzen du. Baina ez da baso etxekotu bat baino. Txikia hedaduraz, animaliz hustua eta gizakiak landua. Hala ere, arnasgunea da eta paisaia biziberritzen du.
St. Gallen (Suitza)
Arratsaldeko momentu lasai bat bizitu dugu zeruari eta larre berdeei begira. Eguzki sartzea gertu dago eta argiaren epeltasunaz gozatzeko momentua da, gauaren itzal luzeak etorri aurretik.
St. Gallen (Suitza)
Larre berdea, zeru urdina eta hodei okertuak. Edozein lekutan aurki daitekeen paisaia, hala ere ez da inoiz aspergarria ikusteko.
St. Gallen (Suitza)
Zeru oskarbia eguzki sartzeaz hobeto gozatzeko. Hodei bakanek azken argi izpiak, printxa laranjadunak, iragazten dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Nekatuta ematen du zaldia. Azala hezurretara itsatsia dauka. Zahartuta egongo da, edo?
St. Gallen (Suitza)
Argi kontrara gure zaldi kuttunak bere itxura hoberena ematen du. Gazteago ere ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Zaldi bakartia, zelai soilean. Euliak aurpegian ari zaizkio gora eta behera. Bitartean, arratsaldeko eguzkiak aurpegiko formak itzalen bidez markatzen dizkio.
Appenzell (Suitza)
Mendi aldetik datozen ur hotzek ez dute ur-landareak hazten uzten. Sitter ibaiak sakonera txikia du hemen eta bere ur gardenek hondoaren harri koxkorrak ikusten uzten dute.
Appenzell (Suitza)
Adar idorra ur gardenetako ibaiaren magalera eroria da, harri koskorren artean pausatuta. Bere azkenengo geralekuan ur korronte samurrak ferekatzen du.
Appenzell (Suitza)
Turistek ez dute ulertuko bandera mordo honen esanahia. Hemengoentzat, berriz, turistak arrotz. Sarri asiatik etorriak dira eta gutxi ulertzen dute tokiko ohiturez.
Appenzell (Suitza)
Bandera suitzarrak nonnahi prest bere nazio eguna ospatzeko. Herria izatearen harrotasuna eta festarako gogoa nahasten dira okasio honetan.
Appenzell (Suitza)
Terraza txikia, itzalean kafe edo garagardo bat gustora edateko ezin hobea. Udako egun bero batean aproposa baino aproposagoa da eguzkitik atseden hartzeko eta atseden pixkat hartzeko.
Appenzell (Suitza)
Paretako hornidura koloretsua kaleetako apaindura ohikoa da leku hauetan. Armarriak familiaren izena gogoratu ohi du eta bere garrantzia goraipatu.