Grub (Suitza)
Udaberriko haziak eta belarrak ere goxoenak izan behar dute, garai hotza etxalde barruan eman eta gero. Zizareren bat aurkituko duelakoaren esperantzaz edo gogotsu dabil goiz eguzkitsuan paseoa ematen oilo beltza.
Eguneko argazki bat
Waserauen (Suitza)
Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.
Waserauen (Suitza)
Gizakiaren eragina heldu da mendi haran honetaraino. Pinudiak aldiro aizkoradun morroien bisita izaten du. Enbor sendoenek ere dardara sentitzen dute, izan ere ezerk ez bait ditu gelditzen. Zauri handiak, gaindiezinak eragiten dituzte, gai preziatua ustiatzeko helburu soilarekin, zura lortzearren edo negurako egurra pilatzeko.