Udaberriaren oparotasuna irudikatzen da hemen. Larre berdea, sorgin belarraren lorea, arbola lore zuri irten berrriekin eta basoa mendian gora doala. Europako mendialdea horrelakoa da negua bukatu eta bueltan biziz betetzen denean.
Larre berdeetan, udaberriko belar freskodunak, tanto horiak ageri dute han eta hemen. Txikoriaren loreak dira, udaberriaren seinale Europa erdialdeko leku anitzetan.
Harlauzazko zoruan putzuak, putzuetan islada eta isladan hodeiak eta zeruaren urdina. Helsinkiri agur esateko egunak hau utzi du. Makina bat gogorapen on eramango ditut. Gero arte.
Eguzkia hodei zurien atzean eta zeru urdina. Putzu batek erakusten digu mundua buruz behera. Ederrak dira ilusioak. Ikusteko modu diferenteak begiak eta adimena zorrozten ditu.
Neguko elurra ur putzu bihurtzen da udaberrian. Haize izpiek gainazala zimurtu eta putzuak irudi lausoa bueltatzen dute. Gure munduaren ikuspegi berria erakusten digu.
Hodeiak eta zeru urdina ur putzuan ikusten dira eguzki izpiek isladaturik. Erdi urtutako putzuetan, elur artean, harrizko zoruko enparantzan neguaren azkena udaberriaren hasierarekin josten da.
Uspenski katedrale ortodoxoak katedrale protestanteari egiten dio so ondoko muino batetik. Errusiar garaitik datorren ondarea da hau eta gaur egun oraindik erabilgai dago.
Hara turista talde bat monumentuei begira eta hiriaz gozatzen. Hau da Helsinkiko puntu turistikoenetarikoa. Itsas frontea, udaletxea, presidentearen etxea, Suediako enbaxada eta denen gainetik katedrale zuria.
Agur artxipielagoari momentuz baina bueltan izango naiz. Helsinki kostako zeru zabalez gozatzera, izotzean ibiltzera edo udan bainua ur hotzetan hartzera. Dena dalakoa, baina hemen berriro izateko desiratzen nago dagoeneko.
Etxe handiak ere aurki daitezke. Gaur egun jatetxeak daude irudiko eskumakoan. Arratsalde-gau berezi bat igarotzeko lekua. Hiria ikusgai eta itsasoaren ondoan.