Ur putzuak (Water ponds)

Helsinki (Finlandia)

Ur putzuak granitozko harri gainean. Garai batean glaziarrak ziren nagusi hemen. Beren itsasoranko bidea harria sakon higatzen zuten. Arrastoak ikusgai daude oraindik.

Itsas baltiko zabala (Baltic sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsas Baltiko zabala hemen. Ipar Europaren Mediterraneoa. Gatzik apenas dauka. Iraganean sarri lakua izandakoa. Ipar itsasotik banandua. Neguan parte handi batean izozten da. Baina udaberri hasiera honetan ur garbia ageri da.

Ura ortzimugara arte (Water until the horizon)

Helsinki (Finlandia)

Itsas zabalak beste itxura du. Izotz puxka batzuk baino ez dira ageri. Bestela ura soilik ikusten da. Urdin ortzimugara heldu arte.

Badia izoztua zuri-beltzean (Broken bay in B&W)

Helsinki (Finlandia)

Badia izoztuak irlatxoa eta kosta batzen ditu estalki zuri batekin. Kai luzeak ere badiaren beste aldea ukitu nahi duela ematen du.

Aingura herdoildua (Rusty anchor)

Helsinki (Finlandia)

Belar idorra ageri da urtzen ari den elur artean, putzu eta lohiaren artean. Bere hori kolorea ainguraren burdinaren marroixkarekin nahasten da.

Itsaso ondoko etxea (House near the sea)

Helsinki (Finlandia)

Elurra, eguzkia, zeru oskarbia. Egun zoragarria Helsinkin. Itsaso ondoko etxea leku ezin hobea da udaberri hasieraz gozatzeko. Itsas baltiko bare ageri da. Gehienetan bezala.

Hizketaldi lasaia (Quiet conversation)

Helsinki (Finlandia)

Esertzeko leku lasaia hau ere. Eguzkia hartu eta hizketaldi gozagarri bat izateko leku aproposa.

Eguneko aferak ahazten (Forgetting the daily problems)

Helsinki (Finlandia)

Lasaitasun eta soiltasun bila etorriko zen gizon hau. Espaloian eseri eta munduaz ahaztu. Bizkarrean hiriko mugimendua utzi eta begirada hustasunean finkatu, eguneko aferak ahazteko desiraz.

Hornigailu erabiltezinak (Useless petrol pumps)

Helsinki (Finlandia)

Ontziek ere badituzte hornigailuak erregaia hartzeko. Orain baina ezertarako ez balio dute. Pixkat gehiago itxaron behar hauek erabiltzeko.

Taberna baten kokapena (The location of a bar)

Helsinki (Finlandia)

Hona hemen taberna honen kokapena. Mapan begiratu ezkero, irla txikitxo bat ikusiko duzu. Helsinki hegoaldean dago, kostatik hurbil. Orain, baina, oinez aixa hel daiteke bertara.

Autoerretratua elurrean (Selfportrait on the snow)

Helsinki (Finlandia)

Argazkilariaren autoerretratua. Argi kontrara eginako argazkia. Itzal luzea eguneko eguzki betearen pean.

Buiak izotz artean (Buoys trapped in the ice)

Helsinki (Finlandia)

Buiak izotz artean harrapatuak daude orain, baina laster joateko da. Orduan, itsas korronteen eta haizearen mende dantza egingo dute, ontziak noiz helduko diren zain.

Izotz gaineko paseoa (Walk on ice)

Helsinki (Finlandia)

Arratsalde eguzkitsu lasaia eta izotz gaineko paseoa. Laster ez da posible izango hemendik ibiltzea. Orain, baina, ikusmira zoragarria dago. Ur bazterra alde batera eta itsaso sakona bestera.

Itsaso izoztua (Frozen sea)

Helsinki (Finlandia)

Itsasoa izoztuta udaberri hasieran hemen. Egunak luzeak dira dagoeneko baina tenperaturak apenas ailegatzen dira zerora martxo bukaeran.

Urdina eta zuria nagusi (Blue and white)

Helsinki (Finalndia)

Urdina eta zuria nagusi hemen. Finlandiako banderaren kolore berak. Eskultura baten modura ageri dira kaleko argiak. Zeru urdina eta aurrean argi kablea lanparak eskegita dituela.

Kaleko argia goialdean (Hanging street light)

Helsinki (Finlandia)

Kaleko argia goialdean. Argia euria modua erortzeko moduan. Neguko gau luzeetan lan garrantzitsua dute lanpara hauek. Beharbada horregatik jarri dute horren leku nabarmenean.

Tranbiarentzako bidea (Tram way)

Helsinki (Finlandia)

Tranbiarentzako bidea dauka kale zabal honek. Halakoak asko daude Helsinkin. Laua da Finlandia eta lekua soberan dago hiri zabala eraikitzeko.

Udaberriaren lehen koloreak (Spring first colours)

Helsinki (Finlandia)

Helsinkin elurrak negu amaierari izkin egiten dio. Martxoa-apirilean oraindik hotz dago, hala ere denboraldiko lehen lore berriak ageri dira. Ez dira, baina, larre eta soroetan. Loredenda honek ematen dio udaberriari kolorea.

Txirrindula aparkatua (Parked bicycle)

Helsinki (Finlandia)

Txirrindula aparkatua kalean. Behean harrixkak ikusten dira. Kaleetan botatzen dira elur gainean. Negu bukaerako kaleak harri koxkorrez beterik izaten dira. Baina ez da problema txirrindulan ibiltzeko.

Eira lauso (Eira blurry)

Helsinki (Finlandia)

Eira da Helsinkiko Jugendstil auzo garrantzitsuena. XX. mende hasierakoak dira gehienak. Finlandiako arkitekturaren urrezko arokoak, alajaina. Gaur bezalako egun eguzkitsuan gozamena da hemendik paseatzea eta, bidebatez, itsasertzeraino joatea.