Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Eguneko argazki bat
Biel (Suitza)
Eskusoinu gorri eder bat plazan ahaztuta. Edo hurrengo musika saiora arte atseden hartzen utziko zuen jabeak. Bitartean, berak taberna zulo batean berotuko ditu eskuak eta eztarria.
Biel (Suitza)
Pinu orratzek soinean daramate izotz puxka mardulak. Goizaren hotzaren seinale argia.
Biel (Suitza)
Eguerdiko ordu bata t’erdiak, eguzkia zeruan, hotza eskuetan baina gogoa zangoetan Biel ezagutzeko.
Biel (Suitza)
Gamelua eta zaindaria Bielen? Ezin horrelakorik aurreikusi. Gabon festei ekialdeko ukitua emanda.
Biel (Suitza)
Ospitalera joateko bidea seinalea. Eserleku koloretsua leiho aurrean jarrita. Bakoitza dagokien lekuan jarriak. Elementu justuak irudi bat osatzeko.
Biel (Suitza)
Garairako, abendu hasiera, ez da arraroa jendea jaka lodiak jantzita ikustea. Tertulia kalean egitea sinesgaitzagoa egiten da. Eguzkiaren berotasunak, baina, laguntzen du eta pareko su koskorrak gorputzak zeozer berotuko ditu.
Biel (Suitza)
Olibondoak hotza hartu al du? Ez dirudi latitude hauetara ongi moldatu denik. Baina, beroki zoragarria jantzi du.
Biel (Suitza)
Suitzako mendebaldea. Abenduko goiz eguzkitsua baina hotza. Negua bueltan dagoela gogorarazten duen horietakoa. Aire hotzak sudurra bete eta aurpegia laztantzen du.
Biel (Suitza)
Erakusleihoa hutsa. Letrak erori eta pilatu egin direla ematen du. Izango ez balitz hitza osatzen dutela. Neo retro. Zaharra berri. Zaharra bai baina oraindik berritzeko dagoela ematen du.
Biel (Suitza)
Sarrerako ate baxua. Biltegi batera joateko edo. Egur nobleaz egina. Eguzki lore tankerakoa eta paperezko iragarpen erdi eroria agertzen ditu iltzatutak. Goian etxebizitza, leiho zabala eta argitsuarekin. Kolore goibelak nagusi, Tibeteko bandera koloretsuak izan ezik.
Biel (Suitza)
Ogi puxka su txingarretan erre eta goxo-goxo jan. Gorputzari pixkat laguntzeko eguneko hotzari aurre egiten.
Biel (Suitza)
Gabon azoka txikia baina itxurosoa. Jende askorekin. Haur eta nagusi. Denek jaka beroa soinean dutela.
Munich (Alemania)
Munich euritsu dago gaur. Alemania hegoaldeko hiri handiena da. Alde zaharrean eraikuntza monumentalak dira nagusi. Kale zabalak eta garbiak ere ditu.
Munich (Alemania)
Haizkolari zaharra. Aurpegi bizarduna eta keinu neketsua. Tentuz ari da enborrak mozten. Eskultura bat da, garai bateko munduaren sinboloa.
Munich (Alemania)
Erlojuak soberan eliz dorrean. Altua, inguruko eraikuntzen gainetik ikusgai da. Hiria behatzeko ikuspuntu aparta.
Munich (Alemania)
Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.
Munich (Alemania)
Egun goibela, zeru hodeitsua gaur goizez. Bi etxe iladek kalea marrazten dute. Eliza baten dorre horiak ibilgunea domeinatzen du.
Munich (Alemania)
Ganga dotoreek kupularentzat uzten dute lekua beren erdian. Honek argia jaso eta eliza betetzen du. Argi urdinxka zoragarria udazken egun euritsu eta ilun honetan.
Munich (Alemania)
Gune lasaia tenpluan. Harria nonahi. Tamainaz erraldoi. Harkaitzean zulatutako eta aberats apaindutako koba sakratu baten tankeran. Goiz euritsu batean, udazken argiak kolore urdinxkarekin betetzen du aretoa.
Munich (Alemania)
Uso hauentzat ez dago momentu txarrik lumak pixkat atontzeko. Putzu bat bidegurutze baten espaloian ere ez da txarra. Inguruan dabilen jendeak kasu gutxi egiten die. Usoek ere apenas jartzen dute arreta. Momentuaz gozatzea hobe.