Gorbeialdea (Euskal Herria)
Neguko argiak distira ateratzen dio lanbroari, gailurra ferekatuz igarotzen delarik.
Eguneko argazki bat
Gorbeialdea (Euskal Herria)
Neguko argiak distira ateratzen dio lanbroari, gailurra ferekatuz igarotzen delarik.
Laudio (Euskal Herria)
Gau bezpera mendi gain batean berezia da. Ezagutzen dugun mundua lauso, poliki desagertzera jotzen du. Dena berria, arraroa eta misteriotsua da.
Laudio (Euskal Herria)
Zauria ez da sendatuko baina bizitzen jarraituko du zuhaitzak.
Laudio (Euskal Herria)
Zuhaitzaren ederra jaso eta galdera egiten du argazkiak. Zergatik apurtuko zen abarra? Tximista batek joko zuen? Haizeak botako zuen? Pagoak adinaren nekeaz erortzen utziko zuen? Erantzunik ez dut.
Laudio (Euskal Herria)
Zoragarriak dira zuhaitzok. Mendian, herritik urrun, hala ere argiak dira gizakiaren markak pago hauetan.
Laudio (Euskal Herria)
Pago zaharrek gure basoetako politenak izango dira. Urteetan zehar erabili ditu gizonak egurrerako. Horren aztarna enbor ebakiak dira. Hala ere, ez die itxura zatartzen.