Santa Maria Maggiore (Italia)
Zaldi bat zaldiko-maldikorako. Eserleku bereziena izan ohi da, zutoinari sendo eutsi eta zalduna sentitzeko postua. Batzutan gora eta behera mugitzen da ere.
Eguneko argazki bat
Santa Maria Maggiore (Italia)
Zaldi bat zaldiko-maldikorako. Eserleku bereziena izan ohi da, zutoinari sendo eutsi eta zalduna sentitzeko postua. Batzutan gora eta behera mugitzen da ere.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Lagunarekin egoteko txoko ederra da hau. Paretaren ondoan, goizeko hotzetik babestuta daude eta eserlekua harrizko pieza ederra da. Gustora denbora pasatzeko txokoa, bai jauna!
Santa Maria Maggiore (Italia)
Baina, zein da tipo hori? Ez al gaitu pakean utziko eta kamera hori derrepentean geure paretik kendu? Lasai gizonak, segundu bat baino ez da. Egun ona izan dezazuela.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Giroa lasaiean ari dira gizon eta emakume hauek bizitzen gaurko eguna. Kaleko banku batean eseri, lagunarekin hitzegin edo erosketa txikiren bat egiteko intentzioaz irten. Horrelako gauza xumeek ekartzen dute gozamena.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Goiz pasa dauden jubilatuek denbora soberan daukate. Bankuan eseri eta mundua pasatzen ikusten zain gelditzen dira. Gaur bi emakumek erakarri dute beraien atentzioa.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Harria eta burdina konbinatzen dituen iturria elegantea da. Gustora gelditu naiz eta ur-txorrotatik ateratzen den ur freskoaz egarria kendu.
Malesco (Italia)
Hosto lehorra, lurrean zabalik, eskultura xume iraungaitza ez al da?
Malesco (Italia)
Udaberria etorri badator baina hosto lehorrak pasa den udazkenetik egon dira inguruan. Belarra ere lehorra, ia errea, ematen du negu gogor baten ondoren. Izan ere, mendialdean negua benetakoa da: elurra, hotza eta gau ilun luzeak.
Malesco (Italia)
Eguzkiak irribarre egiten du haize ohialean bidaian doala.
Malesco (Italia)
Ur txorrotak etengabe dario ura. Zipriztinka erori eta erori egiten da likido miragarria. Harrizko ontzia jaso eta jaso ari da, ezin baita altxor hau hala nola galtzen utzi.
Malesco (Italia)
Herriak ura ematen duen iturria ere badauka. Lehoi bat arduratzen da ur freskoa etengabe jario dezan, neguko hotzak galerazten ez duen bitartean behintzat.
Malesco (Italia)
Zer egongo da etxeko balkoian? Posta bulegoko idazkaritza izango al da? Egongela bateko sofaren atzean egongo al da?
Malesco (Italia)
Kolore argi eta leuneko etxeak historia interesgarria iradokitzen du. Bi sarrera bata bestearen ondoan. Bat posta bulegora sartzeko eta bestea etxebizitza batera joateko bidea ematen dute.
Malesco (Italia)
Kaleko pasabidea ilun agertzen da egun erdian ere. Itzalek sarrera ezkutatzen dute eta paretetako garraztasuna nabarmentzen dute.
Malesco (Italia)
Harrizko iturri xumea baina polita. Herriko bizitzan murgilduta dago. Horren seinale, kaleetan jarritako apaindurak hemen ere jarri dituztela.
Malesco (Italia)
Iturri bat lehenengo planoan, bere harrizko egikera eta kolore zoragarriak ageri dituela. Herrian zehar dauden apaingarriak hemen ere jarri dute, txokoa pixkat bat gehiago edertuz.
Malesco (Italia)
Herria eta etxea zuri-beltzean itxura ederra dauka. Garai bateko loriak gogora ekartzen ditu, historia luze eta aberatsa iradokitzen du.
Malesco (Italia)
Etxea ari da berriztatzen aupegi hoberena erakustearren. Mardula eta ederra da eta merezi du bigarren bizi bat.
Malesco (Italia)
Plastikozko joare txikiak, ondo apainduak daude xingola horiarekin. Hariak zipres adartxoei eusten dio eta horman iltzatzen du dena.
Malesco (Italia)
Terraza berdea mahaia eta aulkiekin prest dago udako arratsalde goxoetan osteratxo bat hartzeko edo goizeko freskuran kafe beroa esnearekin edateko.