Hostoa elur gainean (Leave on snow)

St. Gallen (Suitza)

Hostoa, udazken berantiarrean eroria, elurrez inguratua gelditu da. Momentuz ezingo du zorua besarkatu eta berarekin bat egin, berriz, hotzak momifikatua geldituko da udaberriaren zain.

Pergolan zehar (Through the pergola)

St. Gallen (Suitza)

Pergolan zehar paseoa ari da. Goxo-goxo eta presarik gabe doa, eguzkiaren beroa sentitzen duela, bere argitasunarekin fereka egiten ari zaiola.

Elurrez inguratutako etxea (House surrounded by snow)

St. Gallen (Suitza)

Elurrez inguratua geratu da baserri etxea. Udaberrira arte zuritasuna izango al da nagusi hemen? Zuhaitz bakan batzuk eta urruneko baso batek baino ez diote elurrari eusten.

Arrats gorri eta urdina (Red and blue sunset)

St. Gallen (Suitza)

Kolore gorri biziko, urarekin nahsten den urdineko arratsa ikusgarria agertzen da laku gainean. Etxe bakandutik ikuspegi ezinhobea dago negu parteko paisai honetaz gozatzeko.

Monastegi ikusgarria (Spectacular monastery)

St. Gallen (Suitza)

Eraikuntza multzo ikusgarria hemen. Sarri moduan elizak eraiki izan ditu gure inguruko monumentu ikusgarrienetarikoak. Irudiko monastegia adibide ederra da.

Bide elurtua (Snowy track)

St. Gallen (Suitza)

Negu erdian elurrak dena estaltzen du eta bidea arriskutsu dago. Pauso txikiekin eta tentuz ibili behar da. Hala ere, ez da arrazoia etxean gelditzeko.

Etxe aurreko eserlekua (A seat in front of home)

St. Gallen (Suitza)

Etxe aurreko eserlekua hoberena da. Enbor koxkorraren kontra bizkarra jarri eta inguruak miatzeko leku ederra.

Ilunabar garaia (Dusk time)

St. Gallen (Suitza)

Ilunabarra gainean dugu. Itzalak luze dira. Oinatzak elurrean, lehenengo planoan, mendirako bisitarien bidea markatzen dute, herrirako bidea. Elurra bait da mendira jotzeko arrazoi nagusi bat.

Zuhaitza elurrean (Tree in snow)

St. Gallen (Suitza)

Zuhaitz honek zenbait negu ikusitakoa da. Jakingo du zer den garaiko hotza eta biluztasuna urtero sentituko zuen. Sendo eusten jarraitzen du baina, udaberriko eguzki goxoaren zain eta udarako fruitu ondu xamurrak ematen.

Arrats koloreak ortzian (Sunset colours in the sky)

St. Gallen (Suitza)

Arrats koloreek betetzen dute ortzia. Hodei maskal batzuk eta hegazkin batzuk baino ez dira ageri. Behetik mendien profilek sortutako zerumuga eta lurrazala ilunpetan murgildua baino ez dira ageri.

Zerua sutan (Burning sky)

St. Gallen (Suitza)

Zerua sutan jarri da gaurko arratsean. Eguzki ezkutatu berriak gaur ez du hodeiek jarritako oztoporik eta kolore festa utzi du bere bidean.

Zalditxo mekaniko gaixoa (Mechanical horse)

St. Gallen (Suitza)

Zalditxo gaixo honek garai hobeak ezagutuko zituen. Elurrez inguratuta eta hanka apurtuaz, erretiroa hartuta edo hartuarazia dela ematen du. Baina, beharbada, egun goxoagoen zain baino ez da egongo, berriro haurren barreen eta jolasen protagonista izaten jarraitzeko.

Elur zuri leunazko estaldura (White soft snow covering)

St. Gallen (Suitza)

Inguruko muinoak garaiotan elurrezko alfonbra zuri leunaz estaltzen dira. Plastikoa hartu eta aldapan behera botatzea da momentuko denborapasa. Ez dago denbora galdu behar, udaberria heltzear bait dago.

Elurra pilatu da (Snow piled up)

St. Gallen (Suitza)

Elurra pilatu da azkenengo neguan eta mendien eta basoen itxura zeharo aldatu dira. Natura lotara joaten da urtaro honetan, baina honelakoetan ere ederrak dira gure inguruak.

Jolasleku elurtua (Snowed playground)

St. Gallen (Suitza)

Jolasleku honetan ume gutxi ibiliko dira garai honetan. Elurrak ez du gozatzen utziko eta, gainera, nork nahiko du hemen ibili inguruko mendiak elurtuak ikusita?

Kartoizko jostailua (Carton toy)

St. Gallen (Suitza)

Ume bat dibertitzen da kartoi puxka batekin. Otordua aspergarria joango zitzaion zihurrenik. Eskerrak jostailua aurkitu duen.

Argi-ilunean murgilduta (In light and shadows)

St. Gallen (Suitza)

Argi-ilunean murgilduta sentitzen da bat negu erdiko arratsaldeetan. Barrualdeko lanparek elektrizitatea argi motel eta goxoan bihurtzen dute. Kanpoan, bitartean, bazterrak lehenengo eta zerua gero argi lausotan galtzen hasten dira.

Negu parterako apaingarria (Winter decoration)

St. Gallen (Suitza)

Apaingarri bat negu parterako, udazkenean jasotako adarrekin eta pinaburuekin egina. Tonu epelak detaile argiekin nahastua. Kanpoan, berriz, garaiko elur zuria atzematen da.

Arratsalde parteko argia (Evening light)

St Gallen (Suitza)

Arratsalde partea helduta, negu garaiko eguzkia ezkutatzear dagoela ematen du. Leiho ondoko landare honek argi gutxi jasoko du egunak luzatzen diren arte.

Idazmahaia leihoaren aurrean (Desk near the window)

Laudio (Euskal Herria)

Leihotik negu eguerdiko argi motela sartzen da. Idazmahaia erdi argiztatua, erdi ilunetan uzten duena.