Cardano (Italia)
Etxe koloredun honek patiora begira dagoen balkoi luzea dauka. Teiletako gorria eta paretetako hori krematsua distiratsu ageri dira arratsaldeko eguzkipean.
Eguneko argazki bat
Cardano (Italia)
Etxe koloredun honek patiora begira dagoen balkoi luzea dauka. Teiletako gorria eta paretetako hori krematsua distiratsu ageri dira arratsaldeko eguzkipean.
Cardano (Italia)
Txoko honetan esertzeko gogoa ematen du. Eguzkiak berotzen duen alditan behintzat.
Cardano (Italia)
Etxe xehea baina bizitzeko goxoa. Arratsaldeko eguzkia amatatzen doan bitartean, sukaldeetako eta egongeletako argiak pizten hasten dira.
Cardano (Italia)
Argi-ilunean dago eserlekua. Hosto eroriak ere arbola azpian ezkutaturik daude orain. Itzalak luzatzen ari direlan seinale, arratsa heldu denan seinale.
Cardano (Italia)
Etxebizitza sinpleak jende arruntak biziz bete ditzaten. Edozein garaitan, aintzina edo gaur egun, bizimodua hainbestean dirau.
Cardano (Italia)
Adar fin eta luzeak biluziek, arratsaldeko eguzki errainuak gogo biziz hartzen dute, eguneko hotzari eta gaueko izotzari izkin egiteko.
Cardano (Italia)
Hemendik aurrera ez pasa, ibiltzeko gordeta bait dago eremua. Urruneraino ikus daiteke, ortzimugak lurzorua behean ukitzen baitu. Zerua zabal ikusten da eta zuhaitzek negu hasierako kolore ederrak eta itxura lerdena agerian dutelarik.
Cardano (Italia)
Pasealekuak zeru kolorea hartu du. Eguzkia libre agertzen denean, koloreak bizi eta alai darizkie arbolei, zeruari edo hodeiei.
Cardano (Italia)
Gizona bakarrik doa bere bidean aurrera. Burua behera eta eskuak sakelean hotzak uzkurtuta dabil.
Cardano (Italia)
Gaur eguna eguzkitsu esnatu da. Aurreko eguneko itzal luzeak joanak dira eta eguzkia da nagusi. Arbolak orain distiratsu ageri dira, kolorez beteak.
Cardano (Italia)
Trafikoa motel ibili behar du herri barnean, egunaren hotzearen barnean. Bide alboetan arbolak biluzik daude, negua heldu denaren seinale.
Cardano (Italia)
Ilun izanda ere, argi izpien distira han eta hemen ikus daiteke. Kotxeei bidea argitzen nolabait moldatzen da ere.
Cardano (Italia)
Eguneko ilunean kotxeak argiak piztuak behar ditu gidatzeko. Hiri bat neguan irudikatzen du argazki honek.
Cardano Al Campo (Italia)
Bazterreko zuhaitzek itzal luzea sortzen dute errepidean. Negu hasieran eguzkia zeruan baxu dagoelaren seinale da hau.
Rorschach (Suitza)
Garai bateko argazkia ematen du. Zuribeltza, tonu aldakorrekoa, iluna… argazki zaharren tankerakoa. Irudiak, baina, gaur egungo bizimodua eta lekuak erakusten ditu.
Rorschach (Suitza)
Urruneko lekuetatik jendea etorri eta gero beste leku urrunetara joateko gunea, lotailua, dugu geltokia. Trenbide ugari elkartzen diren puntua.
Rorschach (Suitza)
Trenaren zain dago jendea. Teilapeetan lasai itxaroten daude bidaiariak beraien garraioa noiz helduko den zain. Arratsaldea ez dago hotza eta gustora egoteko arrazoiak badute.
Rorschach (Suitza)
Eguzkia gaurkoz ezkutatzeko bidean dago. Negu erdian ere, indar nahikoa dauka argi koloretsuko espektakulua eskaintzeko. Goza dezagun, bihar beste egun bat izango da.
Rorschach (Suitza)
Egunak laburrak dira urteko sasoi honetan, baina edertasuna ez da labur gelditzen inoiz. Gaur ere zerua suzko kolorez bete da gauari ongi etorria emateko orduan.
St. Gallen (Suitza)
Trenbideari zerbitzua ematen dioten eraikuntzak ageri dira han eta hemen. Gaiak jaso eta bidaltzeko lekua ematen du irudiko honek.