Teufen (Suitza)
Egurrezko disko zuri eta beltzak erabiltzen dira jolas honetan. Bakoitzak duen makilak errazten du piezak mugitzea, baina askoz gehiago ez da ulertzen arauei buruz. Zer izango dira zoruko marra zuriak? Nola jarriko dira piezak?
Eguneko argazki bat
Teufen (Suitza)
Egurrezko disko zuri eta beltzak erabiltzen dira jolas honetan. Bakoitzak duen makilak errazten du piezak mugitzea, baina askoz gehiago ez da ulertzen arauei buruz. Zer izango dira zoruko marra zuriak? Nola jarriko dira piezak?
Teufen (Suitza)
Gutxi behar du txiki jolasti honek irribarrea aurpegian irudikatzeko. Haurrak eguraldi epela probeztu du jolasean ibiltzeko. Itxura xelebreko piezak behatzea erabaki du. “Zertarako erabiliko dira disko hauek?” ariko da pentsatzen.
Teufen (Suitza)
Joko honetan jolasten ez jakinda ere, gogoa ematen du denbora pasan hemen gelditzeko. Tamaina bateko uztaidun diskoekin ibili behar gara jolas honetan. Lurreko markek erakusten dute nola jokatu behar den, baina hori misterioa iruditzen zaigu.
Teufen (Suitza)
Buru luze honek aho indartsu batean eta sudur zabal batean bukatzen du bere bidea. Belarra bapo jateko eta usainak ongi harrapatzeko garatuak izan dira biak, hurrenez hurren. Mendiko bizimodu basatian beharrezkoak zaizkio animali dotore honi.
Teufen (Suitza)
Sudur zulo borobilduek, aho zabalak eta begi beltz handiek edertzen dute zaldiaren burua. Ez hori bakarrik, tupe elegantea darabil ere eta tartean belarriak tente.
Teufen (Suitza)
Lasai antzean miatzen du zaldiak ingurua. Bisitaria adi aztertzen du, jakinminez edo beldur apurrarekin. Animali hau ez bait da sortua izan jendarte handietan ibiltzeko.
Teufen (Suitza)
Zaldia mesfidati begiratzen dio kamerari. Lasaitasuna preziatzen du animaliak eta ez du nahi izaten inor inguratzerik.
Teufen (Suitza)
Atso zaharrak zaintzen du sarrera. Sorgina edo amona goxoa den ez du inporta. Katua alboan dauka eta txoriek buruko zapian paratu zaizkio. Koloretsuak dauzka jantziak eta ateko giltzan gerrian.
Teufen (Suitza)
Mendixka batean bazegoen zurezko etxola txiki bat. Atea zabalik zeukan. Barruan zurezko mahai bat ikusten zen. Eta zoru gainean, zurezko zorua ere, jostailu ahaztu bat hankazgora utzi zuen umeren batek. Albo batean dagoen leihotik argi urdinxka sartzen zen baina apenas lortzen zuen barrukoa ilunpetik ateratzen.
St. Gallen (Suitza)
Hosto borobilekin estali da ur gainazala. Borobil bakoitza bizitzaz betea da. Saihetsetik adaki zorroztuak agertzen zaizkie, eta puntan lore ederra hasten zaie.
St. Gallen (Suitza)
Ur iluna fondo moduan eta hosto borobilak haren gainean konbinazio ederra osatzen dute irudi ederra hartzeko. Forma eta tonuen kontrastean oinarritu da argazkia bere magi erakusteko.
St. Gallen (Suitza)
Hosto borobilek bata besteari gainezartzen diote, bere lekua bilatu nahian. Borroka edo hartu-eman honetan forma hartzen dute ur-gainean. Soilik loreak falta dira heltzeko, irudi betea ematera heltzeko.
St. Gallen (Suitza)
Lore freskoek heldu berri den udaberria dakarzkigu gogora. Nonahi ari dira kimu berriak sortzen, arrosa koloreko kimuak, hostoen berde sakona konplementatzen dutenak eta uraren urdin ilunarekin kontrastea ematen dutenak.
St. Gallen (Suitza)
Uretan pausatutako platerren itxura dute hosto zabal eta borobilok. Lorea ere ur lasaien gainera etorri da, bere lana betetzeko hor egon behar bait du.
Grub (Udaberria)
Metalezko egitura estu eta luze honek errespetua eragiten du. Kontu handiz abiatzen dira paseatzaileak. Pausoz pauso, baina, beldurra kamustu eta plazerrak hartzen du bere lekua.
Grub (Suitza)
Metalezko zubia eskegiak beldurra ematen du. Balantzaka ez da hasiko? Eta ez du pisuaren eraginez alde batera egingo? Segurua da baina. Soilik bertigoari eragiten dio gogor.
Grub (Suitza)
Arbola hauek errekari zeharka begira gelditu dira. Orain urak otsan ematen badute ere, zihur ez dela beti horrela izaten. Harripuskak jentilek ekarriak izango al ziren bestela?
Grub (Suitza)
Arroilaren hondoari erreka batek eman dio forma. Orografiaren zakartasunak ur menderaezinak ekartzen ditu mendi garaienetatik. Bidea begirunerik gabe zabaltzen dute, arbolen zauriak agerian uzten duten bezala.
Grub (Suitza)
Mendialde honetan leku hainbatetan aurki daitezke zubi eskegiak arroila gainetan. Metalezko hau estua da eta balantza egiten du pausoak aurrera ematen dituzun bitartean. Zubiaren erabilgarritasunaz harago, begiratoki ederra bihurtua da ingurua ezin hobeto behatzeko.
Grub (Suitza)
Pixkanaka ari dira naturaren zauriak sendatzen. Loreak, irak, sastrakak ageri dira, geroago etorriko dira zuhaitzak eta animaliak. Enbor ebakiaren inguratzen dute, sikiera eragindako mina pixkat goxatzeko, ahazterazi ezin bada ere.