Basoa zeruari begira (Forest looking at the sky)

St. Gallen (Suitza)

Mendialdea Alpeetako mendi garaien magaletan pinudi zabalez eta larre berde ondo zainduez osatua dago. Behiek eta ahuntzek ibiltzen dituzte leku hauek. Eguzki epel baten pean leku ezinhobea da arratsalde atsegina igarotzeko. 

Gurdiaren tiralariak (Pullers of the cart)

St. Gallen (Suitza)

Behi edo idi hauei zer egiteko eman diete. Larrean egon beharrean, egunaren puxka bat beste lanetan ibiliko dira, turistentzako txangoak egiten. Ez dakigu lana ongi egitearen gozamena edukiko duten, baina behintzat jaso dezatela saritxoren bat egunaren bukaeran. 

Behiek tiratutako gurdia (Cart pulled by cows)

St. Gallen (Suitza)

Hara ze sorpresa! Garaiotan ez dira erraz honelako garraiobideak aurkituko. Paseo bat emateko bide erlaxagarria da, basoan egun epel batean gurdi bidai bat izatea. Ikusteko gauza bitxia ere bada. 

Hosto erorien koloreak (The colors of the fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hosto eroriak pilatzen doaz. Seinale udazkena aurrera doala. Laster egun motzak etorriko dira, tenperaturak jeitsiko dira eta elurra mendietara helduko da. Geroago, herrira ere jeitsiko da.

Adarra zeruaren kontra (Branch against the sky)

St. Gallen (Suitza)

Arbola adarra hostoekin zerua atzean duela hodeiei hasperenka begiratzen dio. Zeru hodeitsua baina egun lehorra dugu gaur. Udazken eta uda euri gutxirekin izan dugu eta egun honetan ere ez du euririk ariko. 

Enbor oinarria (Trunk base)

St. Gallen (Suitza)

Enbor eroriak bere aztarna utzi du basoan. Enborraren oinarria gelditu da, garai batean bizi zen zuhaitzen baten erakusle modura.

Margotua dirudi basoa (Forest looking painted)

St. Gallen (Suitza)

Margotua dirudi basoa. Pinu hosto urdinxkak eta ira berdeak gorriekin apainduek kolore festa gehitzen diote paisaiaren edertasunari. 

Basoko etxolatxoa (Hide in the forest)

St. Gallen (Suitza)

Mendi inguruneko basoan, pinu eta hosto erorkorreko arbolen artean animaliak behatzeko etxola ageri da. Txoriek ez nabaritu edo behintzat berehala ahaztuko dutelakoan jarrita, enborren artean ia erabat ezkutatuta.

Hosto erorien kolorea (Colour of the fallen leaves)

St. Gallen (Suitza)

Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.

Txakurtxoa atsedena hartzen (Doggy having rest)

St. Gallen (Suitza)

Korrikan umeekin ibili, beraien garrasiei kasu egin. Txakurtxoari ez zaio zertaz arduratzeko falta. Lasaitasun pixkat esertzeko hartu eta berriro egongo dira denak prest jolasten jarraitzeko. 

Haurrak jolasean (Playing children)

St. Gallen (Suitza)

Haurrak jolasean. Txakurtxoa dute oraingoan jostailu. Zelaian aske eta beldurrik gabe korrika egin dezakete. Naturaz eta elkarren konpainiaz gozatzeko momentu ezinhobea da.

Baserriko paisaia (Countryside landscape)

St. Gallen (Suitza)

Basoa pixkanaka desagertzen doa muinoaren atzean. Zelaiaren atzean basoa. Etxe ondoan natura etxekotua, urrunago basatia. Biek batera sortzen dute baserriko paisaia. 

Zelaia eta arbola bakanak (Field and trees)

St. Gallen (Suitza)

Zelaia eta arbola bakanak eguzkiaren kontrara, baserri inguru zaindua eta polita. 

Ur hornidurarako hodia (Water pipe)

St. Gallen (Suitza)

Ur hornidurarako hodia zelai batean? Metalez egina eta herdoilarekin estalia. Apaingarri polita da, erabilgarria baino. 

Baserri ingurua eta kaleko argia (Countryside and street light)

St. Gallen (Suitza)

Baserri ingurua eta kaleko argia. Erabateko kontrastea. Modernitatea edonora heldu behar delaren adierazle. Arriskuarekin aurrerapide itsua izatea. 

Mendialdeko irudia (Mountain town)

Speicher (Suitza)

Mendialdeko herrixkek beti xarmangarriak izaten dira. Suitzan bereziki. Arkitektura berezia edukitzeaz gain, hemen kaleak eta etxeak txukun-txukun izaten dira, postale baterako modukoak. 

Mendian gora (Walking up to the mountains)

St. Gallen (Suitza)

Mendigoizaleen ilada luzatzen doa martxa aurrera doan bitartean. Baina inor ez dauka presarik. Inguruaz gozatzea eta lagunekin hitzegitea da helburu nagusia. 

Mendi martxa (Mountain walk)

St. Gallen (Suitza)

Mendi martxa St. Gallen inguratzen duten mendixketan zehar. Paisaiaren edertasuna gozatu, mendiaren lasaitasuna barneratu eta konpainia onean ibiltzeko aukera. Amaieran bazkari bapoak itxaroten badu, orduan bai biribildu dela plana. 

Hodei zuriak zeru urdinean (White clouds in the blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Udazken hasierako zeru urdina hodei zurientzako fondo ederra da. Eguzkiaren laguntzaz, beren argiguneek eta itzalek margo dotorea osatzen dute. 

Uso bisitaria (Visiting pigeon)

St. Gallen (Suitza)

Bisita dugu. Uso bat hurbildu zaigu, zango txikiekin balantzaka. Seguruenik janari puxketa batzuk aurkituko dituelakoan. Gaur, baina, ez du zorte handirik izango.