Grub (Suitza)
Baso sailean arbolak eraitsi dituzte. Atzean, ordea, adar ugari eta enbor lodiak utzi dituzte. Naturak ez du maite izango horrelako interbentzio zakarra egitea. Tokiko bizidunen erlazioak, bizitzak, txarrerako aldatzen bait ditu.
Eguneko argazki bat
Grub (Suitza)
Baso sailean arbolak eraitsi dituzte. Atzean, ordea, adar ugari eta enbor lodiak utzi dituzte. Naturak ez du maite izango horrelako interbentzio zakarra egitea. Tokiko bizidunen erlazioak, bizitzak, txarrerako aldatzen bait ditu.
Grub (Suitza)
Artalde txiki hau lanpetuta dago. Belarjaleek bere horretan dihardute. Goxo-goxo izan behar du udaberriko belar freskoa.
Grub (Suitza)
Oilar hau ez du ematen oso aktiboa denik. Lorategia zaintzearen lana eman al diote? Gogoa ematen du lorategian zehar bere luma koloretsuak eta gandor ederra mugitzen ikusteko.
Grub (Suitza)
Oilo taldea bildu da larrean, goiz eguzkitsuaz gozatzeko. Bitartean ez dute aukera galtzen janari puxkaren bat ahoratzeko. Beraientzat goxokiak bezala izan behar dute lurreko zizareak eta hazi galduak.
Grub (Suitza)
Udaberriko haziak eta belarrak ere goxoenak izan behar dute, garai hotza etxalde barruan eman eta gero. Zizareren bat aurkituko duelakoaren esperantzaz edo gogotsu dabil goiz eguzkitsuan paseoa ematen oilo beltza.
Waserauen (Suitza)
Txikoria belarraren fruituak prest daude hegaka aldegiteko. Laster alde egingo dute. Haize bolada aproposaren zain egotea baino ez du behar. Goxoki askatu eta haize gainean nabigatzen hasiko dira lur berriak konkistatzera.
Waserauen (Suitza)
Arrosa koloreko lorea hazi da belar arte honetan. Atentzioa deitzen du. Itxura berezia bait du, lore oinarri luze eta zabalera arte heltzen diren adar luze eta kurbatuekin.
Waserauen (Suitza)
Zer zomorro ari da belar zurtoinean gora ibiltzen? Bidea ez da xamurra izango halako animali txikerrarentzat. Harrapakerien menpe egongo ez al da egongo? Janaria aurkituko al du bertan edo ugalketakidea bilatuko al du bertatik?
Waserauen (Suitza)
Lore festa ederra ikusten da larretan udaberria aurrera doan heinean. Era guztietako koloreak ikusten dira baina berdea nagusi da. Lore ikusgarriak kulunkan ditu bere landareetako altxo eskuzabalean.
Waserauen (Suitza)
Belarraren zutoina zorura sartzen da, edo zorutik ateratzen da, zuzen esan behar bada. Gure larreak estaltzen dituzten printza berdeak hemendik sortzen dira. Zorutik jaio eta zorua ezkutatu. Babesteko edo egin nahiko du. Gure mundua azkarregi aldatzen ari den honetan, bere sostengua dena mantendu nahiaz edo.
Waserauen (Suitza)
Gizakiaren eragina heldu da mendi haran honetaraino. Pinudiak aldiro aizkoradun morroien bisita izaten du. Enbor sendoenek ere dardara sentitzen dute, izan ere ezerk ez bait ditu gelditzen. Zauri handiak, gaindiezinak eragiten dituzte, gai preziatua ustiatzeko helburu soilarekin, zura lortzearren edo negurako egurra pilatzeko.
Waserauen (Suitza)
Arbol honenak egin badu ere, enbor ederra gelditu da oroigarri. Laster naturak berea egingo duena. Sastrakak hazi dira enbor zaharra inguratzen eta belarra lurraren zauriak betetzen ari da dagoeneko.
Waserauen (Suitza)
Udaberriaren oparotasunak ematen die bizia basoko zuhaitzei. Hosto erorkorreko zuhaitzak eta iraunkorrekoak batera hazten dira baina erabat nahastu gabe. Beraien kolore argiak eta ilunak bereizten ditu.
Waserauen (Suitza)
Belar fresko eta altuak gorde eta zaintzen ditu lore lirain zein hauskorrak intsektuen zain dauden bitartean. Udaberria garai polita eta oparoa da.
Waserauen (Suitza)
Larreak bor-bor daude lorez eta belar berde freskoz. Txibirita zuriak eta txikoria horia zelaiak apaintzen dute eta intsektuentzat janari festa handia eman ere.
Waserauen (Suitza)
Bizialdia goiz bukatu da pinu honentzat. Enbor zabaleko zuhaitzak istorio ugari gordetzen ditu zurezko eraztunetan. Borobil konzentrikoetan soilik ez, zaurietan ere kontatzen dira.
Waserauen (Suitza)
Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.
Waserauen (Suitza)
Ura irakiten dagoela ematen du, beti behera joateko gogoarekin irakiten bezala.
Waserauen (Suitza)
Ibaiak tantekin eta aparrarekin zipristintzen ditu bazterrak. Ur freskoak harroan zehar doa aldapan behera saltoka, arroka handiei izkin eginez eta besteak gainetik igaroz.
Waserauen (Suitza)
Ur korrontea bortitz doa mendi haranean behera, gailurretatik urtutako elurrak elikatuta. Aparrak zuritzen du bere bidea eta bidean aurkitzen dituen harri puxkak higatzen ditu harri koxkorrak bihurtu arte.