Helsinki (Finlandia)
Itsas Baltiko zabala hemen. Ipar Europaren Mediterraneoa. Gatzik apenas dauka. Iraganean sarri lakua izandakoa. Ipar itsasotik banandua. Neguan parte handi batean izozten da. Baina udaberri hasiera honetan ur garbia ageri da.
Eguneko argazki bat
Helsinki (Finlandia)
Hona hemen Hakaniemiko Kauppahalli, betiko merkatu zaharra. Historia luzea, jaki gozoak, mota guztietako dendak eta erosgaiak, jatetxeak eta kafetegiak. Sopa on bat edo korvapuusti gozoa kafearekin hartzeko leku aproposa. Orain obretan dago barrutik erabat berritzeko. Desiratzen berriro zabalik ikusteko.