Bazkari arin bat hartzen ari gara Helsinkiko merkatu plaza baten ondoan. Autobusa semaforoan zain. Oinezkoak gure leiho aurretik pasatzen dira. Horiek guztiak paratzen dira gure leihoaren aurrean.
Rautatientori da Helsinkiko erdiguneko plaza nagusia. Inguruan tren geltokia, antzerkilekua eta beste zenbait negozio eta denda. Autobusen eta tranbien geltokia da ere. Bor-bor dago Helsinki inguru honetan.
Estatua hauek tren geltokiko nagusiko argiak eusten eman dute mende bat baino gehiago. Jendetza ibiltzen da bere behetik kasu egin gabe. Baina hobe esanda haien begiradapean, zaintzapean, dabiltza.
Helsinkiko erdigunea udaberri hasierako egun eguzkitsu batean. Zinemak, jatetxeak, autobusak, kale zabalak, eraikuntza ez hain politak. Denek dute lekutxo bihotzean.
Bryan Adams hemen ere egona da. Europa iparralde hotzean dago Finlandia, baina rockaren leku beroenetakoa izango da. Eurovisionen rock abesti batek irabazi zuen aldi bakanetakoa, Finlandiako Lordi taldearena izango zen. Klima aldaketa honetan ere nabari al da?
Trenbide ondotik doa errepidea. Kotxea tren ondotik pasatzen da, argiak piztutak dituela. Arratsaldeak bostak ditu soilik, baina dagoeneko iluntzen ari du.
Zuhaitz biluzien anatomia ikusgai dago neguan. Honako hau, gau hotzetan sutondoan gozatzeko egurra ondoan daukala. Hurrengo urtean egur pilan buka dezake berau.
Basoa muino baten magalean irudian. Trenaren urrunetik zuhaitzak erraldoiak dirudite ondoko etxearen parean. Lanbroak eta elurrak misterioa gehitzen diote irudiari.
Lasaitasunerako momentua da bidaia. Pentsamenduak erraz dariote eta gogoa lasai dirau. Bitartean treneko leihotik, goxo-goxo eserita, kanpoko paisai elurtua ikusten da.
Paisai elurtua Appenzelleko baserrian. Belardiak hesiek banatuta eta etxe soila mendixka baten gailurrean. Zuhaitz biluztuak ere, abarren iluna elur zuriarekin kontrastea eginez.