Waserauen (Suitza)
Parapentelari hauek mendialde honen ikuspegi ezin hobea izan behar dute airean patxadaz mugitzen diren bitartean. Lana ere badute, baina, aire korronteetan nabigatzen eta lurreratzeko lekua bilatzen.
Eguneko argazki bat
Waserauen (Suitza)
Parapentelari hauek mendialde honen ikuspegi ezin hobea izan behar dute airean patxadaz mugitzen diren bitartean. Lana ere badute, baina, aire korronteetan nabigatzen eta lurreratzeko lekua bilatzen.
Waserauen (Suitza)
Arrokaz osatutako mendi erraldoia argi ikus daiteke haranaren bukaeran. Bere goiak elur zuriz apainduak ageri dira. Kolore bereko hodeiak zeru garbian mugitzen dira mendietako gailurrak bere altzoan hartuz.
Waserauen (Suitza)
Mendi haran berde eta arbolatsua estu-estua da eta mendi gain altuenetara joateko bidea da. Bidean aurkitzen diren etxaldeak artzainen udako etxeak dira, behiak eta ahuntzak mendi-belardietan haztera dihoazenean.
Somma Lombardo (Italia)
Elizak plaza txikia du aurrean, fededunak eta bisitariak goxo jasotzeko sartzera doazenean edo bueltan kalera doazenean. Halere, ate aurretik ehundaka auto pasatzen dira egunean zehar. Horiek dira bisitari fidelenak, inguruan tarte laburrean ibiltzen badira ere.
Somma Lombardo (Italia)
Leiho eta ate itxiak, pertsianak goian edo behean, etxe bakoitzak bere kasara. Gortinen atzean bizilagun bakoitzak egunerokoan dihardu. Izan telebista aurrean erlaxatzen, izan garbitzen edo jatekoa prestatzen, gauzak gertatzen egongo dira.
Somma Lombardo (Italia)
Elurretarako trineoa, garai batekoa, kotoizko elurraren gainean. Horrela agertzen da herrixka baten denda txiki batean.
Somma Lombardo (Italia)
Dorre lirainak inguruko etxeak eta kaleak goitik ikuskatzen ditu. Biztanleen joan-etorriak zaintzen ditu. Ordua eskaintzen dio behar duenari eta kanpai kontzertuak noizean behin ere. Auzoko ona da.
Somma Lombardo (Italia)
Atearen margo urratua utzikeriaren edo erabilpen ezaren ondorioa dela ematen du. Aspaldi itxitako denda izango al da? Zer ezkutatuko da metalezko atearen atzean. Zenbat jende etorriko zen hona egunero erosketetan? Zenbat istorio gertatuko ziren? Orain imaginatu besterik ezin dugu egin.
Somma Lombardo (Italia)
Lekuko istorio ugari jarraituko ahalko ziren leiho honetatik. Urradura eta pitzadura franko pilatu dira leihoan hala nola inguruko paretan.
Somma Lombardo (Italia)
Harri zaharra agerian gelditzen da horma babesten duen geruza fina desagertzen den heinean. Ondasun handiagoko garai baten seinale edo, apaingarri batzuk gelditzen dira, hala nola landare potoa. Gaur egun, paretek zauriak dituzte apaingarri ederrenen gisara.
Somma Lombardo (Italia)
Hormak denboraren igarotzeak utzitako pitxadurak eta herdoila ageri du. Kotxez ez igarotzeko eta ez aparkatzeko eskatzen dute seinale hauek. Horma zahar bati itsatsia jarrita daude, kalearen izenaren ondoan.
Cardano (Italia)
Umeak galderak egiten dizkio aitari. Aitak pazientziaz eramaten du itaunketa. Orain denbora badaukate horrelakoetan ibiltzeko.
Cardano (Italia)
Apaizaren hitzei adi-adi daude fededunak. Errespetu osoz entzuten dute, aurpegian konzentrazioa irudikatuta. Jainkoan bilatzen dute indarra edo minerako sendagaia.
Cardano (Italia)
Meza katolikoa aurrera doa apaizak jantzi zuriak soinean daramatzala gidatua. Erretorika luzea darabil historio zaharrekin, lehenagotik sarri entzundakoak.
Cardano (Italia)
Apaiza ere prest dago elizkizunerako. Jantzi zuriak janzten ditu okasiorako. Fededunengana, txikienak barne, hurbiltzen da kasu egitera. Hori da bere lanaren parte bat. Horrez gain, publiko denari zuzenduko zaio mezaren mezua helarazteko.
Cardano (Italia)
Elizako aldarea prest dago elizkizunerako jantziak soinean daramtzalarik. Harri mota nobleez egina dago eta irudi aberatsak zizelkatuak ditu. Tokiko fededunak zerbitzatzeko zain dago.
Busto Arsizio (Italia)
Familiak, umeak jolasean, bikoteak paseoan eta herriko zaharrak bankuetan eseriak osatzen dute plazako jende multzoa. Asteburu goiz batean denborapasean egoteko leku eta momentu aproposa bait da.
Busto Arsizio (Italia)
Bikoteak aurpegi serioak dauzka. Presa daukate aurpegian itsatsita.
Busto Arsizio (Italia)
Pila bat pertsona pasatuko dira egunean zehar leku honen aurrean. Gehienak bere pentsamenduetan murgilduak edo lagun batekin hizketan. Gehienak oinez, baina baten batek bizikleta hartua ere.
Busto Arsizio (Italia)
Termometroa, higrometroa eta barometroa eguraldiaren joerak antzemateko balio du baina aurretik pasatzen den jendeak kasu egingo al dio? Edo, berriz, lekuan ikustera ohituta, ez diote begirada nimiño bat ere ez botako?