Pfäfers (Suitza)
Arroilan gora hazi behar dira zuhaitzak hemen. Udazken koloreak agerian dute. Mendietan dagoeneko negua usaintzen da.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Arroilan gora hazi behar dira zuhaitzak hemen. Udazken koloreak agerian dute. Mendietan dagoeneko negua usaintzen da.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitza, behelainoa eta zuhaitzak biltzen dira hemen irudia sortzeko. Iluntasuna eta argitasunaren konbinazio orekatuak sentipenak ernarazteko bidea zabaltzen du.
Pfäfers (Suitza)
Egun goibela bailara estuan. Behelainoak harkaitz hormak mihazkatzen ditu. Udazken arbolak hostoak gorrituak dauzkate.
Appenzell (Suitza)
Egun euritsua eta baserritarrak mendi belardietatik bueltan datoz. Udazken hasiera da eta ez da giro alpeetako goi haranetan. Hobe baserriaren babesa gozo lo egiteko.
Rigi (Suitza)
Laku bat mendiaren oinetara. Herrialde honetan sarri errepikatzen da hau. Baso eta zelaien berdea, lakuen urdin eta mendien marroiarekin apurtua.
Rigi (Suitza)
Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.
Rigi (Suitza)
Hona hemen Rigi menditiko ikuspegia. Luzernako lakua, Vierwaldstättersee, behean da. Suitzako mendi turismoan aintzindari izandako lekua da hau. Tontorreraino igotzen den trena dago gaur egun, baina bere garaian Erresuma batuko erregina zaldiz igo zen. Hotela ere zegoen tontorrean.
Sursee (Suitza)
Loreok eguzkiari darraiote bere eguneroko zeruko bidean. Hortik beraien izena, eguzkilore.
Sursee (Suitza)
Eguzki loreak izena apropos jasoa da; errainuak eta guzti. Etxeko lorategian eguzki puxka bat edukitzea al da lore hau landatzearen arrazoia?
Alpsee (Suitza)
Arroka biluzian behera doa ur txirikorda. Saltoka, harria kolpatuz eta arrasto zuri luzea utziz.
Alpsee (Suitza)
Lakua, mendi harana, pinudiak. Aldapa pikoak, harri puxka meterorizatuak eta denen gainean harrizko gailur erraldoiak. Alpeetako paisaia.
Alpsee (Suitza)
Gaueko hotzetik eta mendi aldeko ekaitzetatik babesteko borda behar da hemen. Sutondoa gorputza eta afaria berotzeko, ohea atseden hartzeko eta mahaia otorduetarako eta gazta lantzeko. Asko gehiago ez da behar. Garai batean horrela zen, gaur egun herrixka hurbilena hamabost minututara dago kotxez. Ez dago egun osoa hemen igarotzeko beharrik.
Alpsee (Suitza)
Joaredun ahuntza baten erretratua. Zuria da. Itzalean ari da atseden hartzen. Udako egun eguzkitsu da. Beroa ari du.
Alpsee (Suitza)
Lasai dago ahuntza itzalean eserita. Udako egun beroa da eta eguzkian baino hobe itzalean egoten zen. Ondoan turistak ari ziren eguzkian etzanak edo bainua hartzen. Alpsee lakua fresko zegoen.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Untzi bat gauaren erdian. Argiak ur barean isladatzen dira eta kokapena erakusten digute. Itsaso barnean untzi soil batek, handia dela ere, duen bakartasuna adierazten dute.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Hodei gorriak, zeru hori eta urdina eta ur lasaia. Udako gau hasiera koloretsu eta zoragarria.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Argi bat hemen, beste bat han. Gaua margotzen dute. Ilunaren beltztasuna edertzen dute. Kolore beroez egindako margo bat osatuz.
Sorgenti di Aurisina (Italia)
Eguzkia ortzimugaren atzean sartu berri da. Arbolak dagoeneko ilunera joanda daude. Soilik zeruak gordetzen ditu argi printza batzuk eta urak haiek isladatzen ditu gureganaino.
Grignano (Italia)
Untziak amarratutak, masta bat bestearen segidan lerratutak dutela, itsaso leunean kulunkan.
Trieste (Italia)
Itsasoari begira dago hemeretzigarren mendean eraikitako Miramare gaztelua. Lorategiak, paseatzeko bidexkak, aintzirak, eta portua dauzka. Garaiko modura egokituak oraindik. Ferdinand Maximilian Austriako Kaiserraren anaiaren etxebizitza izateko sortu zen. Hemen zoriontsu biziko zen, bere azken bidaian Mexikora, enperadore kargu hartzera, joan zen arte.