Zurich (Suitza)
Tipo dotorea argazkikoa. Harro erakusten du paparra, hegoak zabalik dituela eta burua gora begira.
Eguneko argazki bat
Zurich (Suitza)
Tipo dotorea argazkikoa. Harro erakusten du paparra, hegoak zabalik dituela eta burua gora begira.
Zurich (Suitza)
Hiru hauekin broma gutxi. Ez dirudite jolasean ibiltzeko intentziorik duten. Adi moko zorrotz horri, eta zaindu hegal mardulekin astindu ez zaitzaten.
Zurich (Suitza)
Kideak dira eta elkarrekin egoten dira. Zertan arituko dira txutxumutxuka? Pinguinoen artean ere ba al da hitzontzirik?
Zurich (Suitza)
Ura nahastu egiten du igerian doan pinguinoa. Aparra eta burbuila arrastoa uzten du bere atzetik. Aurrera doa azkar eta erraz, jatekoaren bila, jolasteko gogoarekin.
Zurich (Suitza)
Uretan dotoreen mugitzen den hegaztia ez al da izango pinguinoa?
Zurich (Suitza)
Kaiola hau Antartidako mendialdean kokatuta al dago? Hala ematen du. Baina pinguinoak etxetik erabat urrun daude Europako zoologiko batean. Jatekoa badute eta igeri egiteko lekua ere, baina zeozer faltan botako dute.
Zurich (Suitza)
Uretan dago pinguinoa bere onenean. Airean zehar ezin da joan, lurrean baldar samarra da, baina uretan itxura arina eta dotorea bezain ezin hobea erakusten du.
Zurich (Suitza)
Zertan ariko dira pinguino hauek? Kalejira batean, gorputza berotzen, ilara bat egiten? Itxura xelebrea dute animaliok. Paparra atera, burua gora eta ibili munduan. Benetan xelebreak.
Zurich (Suitza)
Animaliak uretan lardaskatzen ibili eta zipriztinak metatzen dira kristalean. Hegaztiak ikusten galarazten dute, baina bereziki beraien urarekiko maitasuna gogorarazten dute.
Zurich (Suitza)
Pinguinoak lanpetuta dabiltza bere lumak atontzen. Zoologikoan egonda ere ez dute lan hori ahazten.
Zurich (Suitza)
Pinguino taldea lumak zaintzen dago denborapasa. Dagoen lekuan ez dauka bestelako eginbehar askorik eta halako sinplekeriatan eman behar dute denbora.
Zurich (Suitza)
Pinguinoak ur gainean eta arrainak azpian daude. Batera baina separaturik. Lagun onak ezin dira izan, hegaztiek ezkatadunak jatea gogoko bait dute.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoa nagusiki zuria eta beltza baina ez soilik, beste kolore batzuk ere izan ditzazke. Arrosa eta laranja, adibidez. Animali berezia da zinez.
Rapperswil (Suitza)
A ze bikotea. Uretatik irten berri daude eta beraien burua sikatzen ari dira egonean. Haize leunak beraien gorputzeko eta hegoetako ur tantak eraman ditzan zain. Eguzkiaren epeltasunak ura lurrun bihur dezan zain.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoaren islada hain da perfektua, bigarren animalia bat ematen duela.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoa lasai dago egunaren erdian. Harri baten gainean egon eta bero datorrenean uretara salto egin. Horrelakoa izango al da pinguino batentzat paradisua?
Bad Soden (Alemania)
Pinguino taldea bere ezkutalekuaren aurrean bildu da. Goiz fresko eta heze honetan, epeltasun pixka bat bilatzen ariko dira. Batak besteari ematen dion epeltasuna behinik behin.