Saas Fee (Suitza)
Mendi magaleko basoan hotz dago garai honetan. Ez da giro elur artean. Zuhaitzek bere bidea aurkitu behar dute hemen aurrera egiteko. Enbor luzeak eta zuzenak, hosto meheak eta luzeak. Horrelakoak eta bestelakoak behar dituzte.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.
Cardano al Campo (Italia)
Pinu bat baso batean baino ez da. Altua da eta zuzen-zuzen joaten da gora, baina pinu bat baso batean baino ez da. Inguruan beste zenbait pinu altu eta zuzen ditu. Denek batera basoa osatzen dute.
Appenzell (Suitza)
Adarrak haizeak dantzan jarri ditu, goxo astindu, udazkeneko hosto lehorrak erortzen utz ditzaten.
St. Gallen (Suitza)
Margotua dirudi basoa. Pinu hosto urdinxkak eta ira berdeak gorriekin apainduek kolore festa gehitzen diote paisaiaren edertasunari.
Biel (Suitza)
Pinu orratzek soinean daramate izotz puxka mardulak. Goizaren hotzaren seinale argia.
St. Gallen (Suitza)
Pinudi baten barrenera heldu nahi zuten eguzkiaren azken errainuek, elurrez erdi estalitako pinuak argi horitan margotuz.
Laudio (Euskal Herria)
Negu hasiera honetan eguraldia epela suertatu zen baina goiz honetan lanbro trinkoa zegoen. Argazki interesgarriak ateratzeko garai ezin hobea izan zen egun hura. Mendi bide batean ibilian aurkitutako pinua da hau.