Speicher (Suitza)
Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.
Eguneko argazki bat
Speicher (Suitza)
Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.
Freiburg (Alemania)
Bi trenbide eta bi ate. Kaleko trafikoa erregulatzeko bidea da eta garai bateko hiri harresitua gogorazten du. Nabari da kale hau ez zela garraiobide mekanikoen pasabide bezala diseinatu. Oinezkoen espaloia apenas bereizten da kaleko beste eremuez.
Montreux (Suitza)
Trenak laku handia eta muinoen aldapa bortitzen artean tarte bakarra dauka. Burdin bidea ur-ertza jarraitzen du bi kolosoak banatzen dituen tartea jarraituz. Ez batean murgilduz, ezta bestearen igoera bortitzetan ahituz.
Appenzell (Suitza)
Trenbide bi elkarri albotik begiratzen diote lehenengoz, gero pixkanaka elkarrengana hurbiltzen dira bat egin arte.
Appenzell (Suitza)
Trenbideak gurutzatu, batu edo banatzen dira. Beraien helmuga badute ere, bertara heldu bitartean bide aberatsa izaten dute. Bizitzaren adibide erraza ematen dute.
Rorschach (Suitza)
Garai bateko argazkia ematen du. Zuribeltza, tonu aldakorrekoa, iluna… argazki zaharren tankerakoa. Irudiak, baina, gaur egungo bizimodua eta lekuak erakusten ditu.
Rorschach (Suitza)
Urruneko lekuetatik jendea etorri eta gero beste leku urrunetara joateko gunea, lotailua, dugu geltokia. Trenbide ugari elkartzen diren puntua.
St. Gallen (Suitza)
Trenbide soila bi norantzatan ibiltzeko. Mendialde paisaiaren jarraitutasuna apurtzen du harrizko eta burdinezko bide bihurgunetsuak.