Rapperswil (Suitza)
“Hemendik irten nahi dut. Zein ondo egon behar da bertan!” Horrela ariko da bere kolkorako hitzegiten tximino niminoa.
Eguneko argazki bat
Rapperswil (Suitza)
Bi txita gazte mundua ezagutzen saiatzen ari dira. Asko dute ikasteko baina horrek beldurra ez die sortzen. Egunean egunekoa egin eta ikasgaiak jasotzen eta gainditzen joango dira.
Rapperswil (Suitza)
Zeinek esango zuen zer:
– Pozik nago. Nere bi txikiak primeran jaten ari dira gaur. Horrela azkar eta asko haziko dira.
– Ederki hazten daude txita horiek. Oilasko goxoa jango dugu aurtengo Eguberrietan.
Rapperswil (Suitza)
Gamelua espreski argazkirako jarria egongo al zen? Benetan fotogenikoa da. Bere larru argiak bere atzeko iluntasunaren aldean kontraste polita egiten du.