Rapperswil (Suitza)
Pinguinoaren islada hain da perfektua, bigarren animalia bat ematen duela.
Eguneko argazki bat
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoaren islada hain da perfektua, bigarren animalia bat ematen duela.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoa lasai dago egunaren erdian. Harri baten gainean egon eta bero datorrenean uretara salto egin. Horrelakoa izango al da pinguino batentzat paradisua?
Seealpsee (Suitza)
Urak isladak ere sortzen ditu. Inguruko paisaia erakutsi nahiko baligu bezala, arbolen formak, harkaitzen profila etabarrak errepikatzen ditu eta gure begi aurrean jartzen ditu. Ispilua da gure begietarako.
Pfänder (Austria)
Leihoaren bestaldean zer dago? Lakua, bere kostaldea, basoa eta … barruko altzaria ere! Bere islada ageri da paisaiarekin bat egiten. Zer dago barruan eta zer kanpoan nahasten dira. Horrek eta bere kolore biziek egiten dute imagina berezi.
Freiburg (Alemania)
Zorua eta ura bat egiten al dute? Horrela ematen du. Baina zorua lauki geometrikoetan banatuta dago. Marra paraleloak alde batera eta bestera hedatzen dira. Urak berriz gainazal leuna dauka eta inguruko hiri-paisaia isladatzen du.
Freiburg (Alemania)
Uran isladatzen da hiri paisaia, hau da, arbola bat eeta zenbait makila edo enbor lehor. Sakonera txikiko putzu zabalaren hondoaren gainean ikusten da imagina eta ur gainazalaren uhin txikiek irudiaren profila apurtzen dute.
Langenthal (Suitza)
Goizeko euriak bustitako zoruan isladatzen dira indar biziz eguzkiaren errainuak. Kale osoa argiz margotu eta bete du. Negu bukaerako eguna alaitu du gertaera honek.
Montreux (Suitza)
Kolore bizi eta epelek ematen diote agurra egunari. Laranja eta horia zerua itxuraz aldarazten du. Urak ere kolore berarekin margotuta dago. Haize uhin niminoek soilik apurtzen dute isladaren kolore segida.
Montreux (Suitza)
Kai honek ez ditu gaurkoz untzi gehiagori arrera egingo. Hutsik gelditu da egunak iluntasunari ihes egingo balio bezala. Haizeak soilik mugiarazten du zerbait lekuan. Banderak bere lekuan ari dira ezker-eskuin, gora-behera, saltoka.
Montreux (Suitza)
Moia txiki hau bakarti dago lakuaren kosta ondoan. Bere itzal fina eta luzea uraren gainazal leunean isladatzen da eta ur masaren bestaldeko mendiarenarekin nahasten da. Edertasuna ematen dion lasaitasuna dario.
Montreux (Suitza)
Buia bakartia argi-itzalen artean flotatzen gelditu da. Bainu eremua markatzea da bere lana, baina gaua heltzean zertan gelditzen da bere egitekoa? Bainurik hartu nahi al du inork gauaren ilunean? Lotan geldituko da ere?
Montreux (Suitza)
Eguzkiaren sartzeak islada hori zoragarria eman dio eraikuntzari. Uretara ere hedatu da islada indartsua.
Montreux (Suitza)
Eguzkiaren islada luzea guregana heltzen da uraren gainean. Itzalek arratsaldearen itxura luzea hartu dute. Zerua urdin dago gaur. Hodeiak gutxi dira eta tarteka ikusten dira. Arratsalde epela eta eguzkitsu honi lasaitasuna dario.
Montreux (Suitza)
Lore hauen ondotik, eguzki sartzearen ikuspegi ezin hobea izango da. Loreen artetik ikusten den islada luzeak hori aurreikusten du. Laku ederrak jasoko ditu bere magalean eguzkiaren azken errainuak.
Montreux (Suitza)
Arratsalde argi leunak ertzak xamurtzen ditu, harrienak ere. Harrien soslai gozoa sortzen du. Argi ilun bortitzek, berriz, misterioa margotzen dute uraren gainean. Argia behar da beroa eta bizia sortzeko.
Montreux (Suitza)
Eguzkia milaka puskatan isladatzen da uraren gainazal apurtuan. Haize olatu txikiek ez dute uzten ura lasai egoten. Bere gainazalak ezin du leun iraun.
St. Gallen (Suitza)
Bikoiztutako paisaia ikusten da ur lasaietan isladatutakoa. Kolorea beroak urtaro garai dexente hotzerako. Horrek ekartzen du alaitasun puska bat gurera. Bestela, egun laburrek eta lanbrotsuek nahiko tristura ematen dute.
St. Gallen (Suitza)
Urak xafla ematen du. Leun-leun dago. Inguruak kopiatzeko erabiltzen du eguzkiak. Kopia ona da, baina buruz-behera egindakoa. Bizi garen munduaren egoeraren ispilu fidela eta irudi eguneratua izango al da?
St. Gallen (Suitza)
Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.
St. Gallen (Suitza)
Ur korrontea ikusezina al da? Ez beti. Uhinek formak irudikatzen dituzte ur gainazalean. Argia iragazten dute modu apetatsuan.