Seealpsee (Suitza)
Harkaitzen azal zimurrak eta forma biribilduek begietara jotzen dute. Aurpegi zahar bat edo denbora luzean zehar mimoz landutako eskultura ematen du.
Eguneko argazki bat
Höher Kasten (Suitza)
Inguruko basoetatik harro nabarmentzen den harkaitz puska deitu dit atentzioa. Arroka, belarra eta zuhaitzak elkartu dira ikuskizun ederra sortzeko.
Seealpsee (Suitza)
Harrizko erraldoia aurrean edukita, gure txikitasuna gelditzen da agerian. Handiak eta indartsuak bagara, baina gu baino handiagoak eta indartsuagoak direnak badaude. Horien aurrean burua makurtzen ikasi behar dugu.
Seealpsee (Suitza)
Haitza handia da. Haitza garratza da. Haitzak elementuen aztarnak ditu. Haitza belarrak eta zuhaitzak apainduta dago. Mendialdeko erraldoiak dira.
Seealpsee (Suitza)
Elur zuria gailurretan eta belar berdea beheko haranetan. Horrelakoa da udaberria. Eguzkiak indarra hartzen doan heinean, elurra urtzen hasten da eta argi-itzalak gogortzen doaz.