Alpeak
Hodeiak heldu dira mendikateraino eta ezin aurrera jarraitu gelditu dira. Horrek moldatzen du lekuko haranen klima. Hemen goian, baina, klima hotza eta haizea da.
Eguneko argazki bat
Isla (Espainia)
Harroka honek itsasoaren erauntsiari eusten jarraitzen dio. Monolito moduan geratu da itsas zabala eta kostaren artean. Olatuen talken biktima izaten da baina itxura ederra, dotorea, izaten jarraitzen du. Azal garratza, paretak altuak eta landareen gabezia, ondorioak izan beharrean, harrotasunerako arrazoiak ditu.
Isla (Espainia)
Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.
Isla (Espainia)
Uretik ateratzen da harroka punta beltza bat. Hondartzaren erdian egonda ez die bainulariei mesede handiegirik egiten. Baina itsasoaren lan etengabearen seinale irauten du ur bazterraren ondoan. Gutxinaka higatzen doa olatuen poderioz. Ur gatzadunaren erosioak eta olatu bizien talkak, baina, ez diote aurpegia leuntzen, garraztu baizik.
Flims (Suitza)
Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.
Flims (Suitza)
Mendian goian gailurra, haitzan gora zuhaitzak. Zerua ikutzen, haizeari aurre egiten.
Pfäfers (Suitza)
Euri jasa gaitza. Putzuetan tantak bor-bor. Ura nonahi.
Pfäfers (Suitza)
Haitzulo barnean ere euria gogor ari da. Tantak argiaren kontrara marrazten dira. Iltzeen moduko tantak.
Pfäfers (Suitza)
Goitiko argiak harkaitz hormak margotzen ditu. Argi urdina. Iluntasunaren goibeltasunarena.
Pfäfers (Suitza)
Harkaitz bik ubidea sortu. Mendi iturri hotzetako ura daroa errekak. Itur beroaren ura errekaren ur hotzarekin nahasten da hemen. Lurrina sortuz.