Flims (Suitza)
Euria barra-barra aritzen dela nabarmen da. Teilatuan behera jauzika erortzen da ur emari oparoa, ibai arroa bailitzan bezala.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Puska geometrikoetan ebaki dute arbelarria teilatu bat estaltzeko. Atal bakoitzak zuri-beltzaren tonu desberdin bat hartu du. Pieza bakoitza lekuan eusteko erabiltzen diren metalezko pieza urdinak ere ikusgai daude. Nork esan behar zuen hain kolore gutxiekin horren nahasketa aberatsa egin zitekeela.
Logroño (Espainia)
Kalearen goiko parteak bere bizi propioa dauka. Pribatutagoa da. Etxebizitza bakoitzak bere nortasuna erakusten du. Beharren arabera osatzen da. Loredun balkoiak edo burdinezko barandaz mugatutako eremu hutsa izan daiteke. Berdin leihoak. Eta eraikuntz denak teilatu batekin bukatutak daude, euriarengandik eta eguzkiaren garraztasunetik babesteko.
St. Gallen (Suitza)
Sabaiko leihoa ametsak sortzen diren lekua da. Hemendik irtetzen dira umeak hegaz ametsetan, Peter Pan moduan, Sekula Betiko lurraldera pozik izatera.
Munich (Alemania)
Frauenkirchek, Andra Mari katedrala, urrunetik ikusten da kale arteetan zehar ibilitzean. Dorrebikiak, erloju bana eta kuprezko teilatudunak, adreiluz osatuak daude. Bonbardaketek kalte handiak eragin bazizkion ere, oraindik zoragarri dirudite hiri zaharretik 100 metro gainetik.
Vicenza (Italia)
Pasealeku hau merkatarientzako foroa izateko eraiki zen. Balkoitik behera begiratu baino ez zuten egin behar, hiriaren mugimenduak ikusteko, arnasa nondik hartzen zuen ikusteko. Behekoek, baina, inbiria puntu batekin, goian egotea nahiago.
Vicenza (Italia)
Tximiniek etxea berotzen edo janaria sukaldatzen dute. Neguko egun hotzetan ke iluna leun-leun ateratzen da irteerako zirrikituetatik eta pixkanak egiten du gorantz, haizearen kulunkan hodeiekin nahasten den arte.
Neuchatel (Suitza)
Teila gorriak, tximiniak, dorreak eta harrizko hornidurak Neuchateleko teilatu aldapatsu honetan.