Arbola ilada (Row of trees)

Cardano al Campo (Italia)

Bazen arbolen ilada luzea. Errepide baten ondoan zeuden, espaiolaren alboan. Neguko arropak jantzita zeramatzen. Enbor finak baina luzeak zituzten. Adarrak gora begira hazi zitzaizkien. Bata bestearen kopia fina ziren, ondokoari begira garatutakoak.

Eserleku luzeen ilada (Row of long seats)

Biella (Italia)

Eserlekuen ilada luzea egokitu dute, fededunei egoteko modu egoki eta lasai bat eskaintzeko. Bertan eseri eta nekeari buelta eman ahal zaio. Meza garaian, apaizaren hitzak lasai entzuteko modua ematen dute.

Behi ilarak (Cow rows)

Hundwil (Suitza)

Betekada dago behietan. Bakoitza bere lekuan herrenkada luzeetan. Tartean bi oinetako bisitariak ibiltzen dira. Abereen itxura ezinhobea ikustera etorri dira. Astiro ibiltzen dira ilaren artean edo alboan eta ezagunak agurtzera gelditzen dira.

Herreskadan hazitakoak (Born in rows)

St. Gallen (Suitza)

Talde txikitan agertzen dira perretxikoak. Fruituak direnetik urtean behin sortzen dira baina urte osoan zehar banatzen dituzte beraien agerraldiak.