Müstair (Suitza)
Sabai batek, teilatuaren beste aldeak, gelaren goia bete eta estaltzen du. Kanpoko aldea eguratsaren erasoen mende dago. Barrualdean, berriz, morrontza horretatik aparte egonik, apaindura finenak erakuts ditzazke.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Sabaiko leihoa ametsak sortzen diren lekua da. Hemendik irtetzen dira umeak hegaz ametsetan, Peter Pan moduan, Sekula Betiko lurraldera pozik izatera.
Trieste (Italia)
Sabaietan argiek oraindik bere lekuan diraute, baina denbora luzean ez dute argirik igorri.