Olibondo adarrak bakea sinbolizatzen du. Kandelak, berriz, iragankortasuna gogorarazten digu. Gure bizitza eta gure jarduera osoak direla esateko, egon behar duten elementu ezinbestekoak.
Eseri edo belaunikatu egiten da hemen jende fededuna, apaizak zer esateko duen entzuten duen bitartean. Egitura xumea baina sendoa, makina bat belaun eta ipurdiri eusteari egokituak eta, zihurrenik, ohitua ere.
Gurtzeko eta otoitz egiteko zentruak dira elizak. Santuz beterik, bakoitzak aukera dezake nori eskeini bere otoitzak eta nori erregutu bizitzako aldapak lausotzeko.
Elizetako zurezko eserleku mardul hauek fededunak eta bisitariak jasotzen ematen dute denbora luzea. Tartean, inskripzio eta zizelkadura ederrak jaso izan dute
Zaldi bat zaldiko-maldikorako. Eserleku bereziena izan ohi da, zutoinari sendo eutsi eta zalduna sentitzeko postua. Batzutan gora eta behera mugitzen da ere.
Lagunarekin egoteko txoko ederra da hau. Paretaren ondoan, goizeko hotzetik babestuta daude eta eserlekua harrizko pieza ederra da. Gustora denbora pasatzeko txokoa, bai jauna!
Baina, zein da tipo hori? Ez al gaitu pakean utziko eta kamera hori derrepentean geure paretik kendu? Lasai gizonak, segundu bat baino ez da. Egun ona izan dezazuela.
Giroa lasaiean ari dira gizon eta emakume hauek bizitzen gaurko eguna. Kaleko banku batean eseri, lagunarekin hitzegin edo erosketa txikiren bat egiteko intentzioaz irten. Horrelako gauza xumeek ekartzen dute gozamena.
Goiz pasa dauden jubilatuek denbora soberan daukate. Bankuan eseri eta mundua pasatzen ikusten zain gelditzen dira. Gaur bi emakumek erakarri dute beraien atentzioa.
Eguzkiak zerua argiztatzeko baino ez du indarrik arrats partean eta horrek lilura sortzen digu. Bitartean, kale-argi xumeek astro handiaren lanari segida ematen saiatzen dira. Baina argitasuna soilik tarteka ekartzea lortzen dute.
Gaueko orduak datozela, kale-argiek ematen diote segida herri honen paisaiari. Elizako dorre altua, harri landu argiaz egindakoa, nabarmentzen da bestee eraikuntzen artean eta inguruko mendien aurrean.