Itsasertzeko harrizko erraldoia (Stone giant of the coast)

Santoña (Espainia)

Harrizko erraldoia itsas ertzean gelditu da izoztuta, itsasoari altuera handietatik begira baina mugitu ezinda, bere olatuen eta itsasaldien menpe. Handia eta gogorra ematen du baina aurrean duen erraldoia ez da ahulagoa eta nekaezin aritzen da bere karearrizko paretak higatzen.

Pasealeku haizetsua (Windy promenade)

Santoña (Espainia)

Haizeak itsasaldetik jotzen ari da pasealekuan zehar. Eguna hodeitsu dago eta euria ez da urrun. Ez dago giro kaletik ibiltzeko. Negua ate joka dagoela nabari da eta kantabriar itsasoak gogorarazten die momentuan kalean dabiltzanei.

Itsas ondoko pasealekua (Near sea promenade)

Santoña (Espainia)

Itsas ondoko pasealekuan kostalde bikaina ikusten da. Itsas barruraino heltzen diren mendiekin josia, kantabriar itsasoaren olatuz beteriko uretan sartzeraino.

Merkatu plaza (Market square)

Santoña (Espainia)

Plaza hau bizitzaz beterik egon ei da merkatu egunetan. Erosketak egitera etorri den jendea sarrera inguruan bilduko ei da, txutxumutxuak entzuteko eta zabaltzeko edo ezagunen bat agurtzeko. Posturen bat ere egongo da, bertako produktuak saltzen.

Egun haizetsu eta euritsua (Windy and rainy day)

Santoña (Espainia)

Zeru zabalean hodei zuriak arin bidaiatzen dira haizearen bultzadaren menpe. Beherago lekuko biztanleak jaka lodietan ezkutatzen dituzte aurpegia eta eskuak, haizetik eta euritik babesteko. Harrizko eraikuntzak gogor eusten diote, horrexegatik eraiki bait ziren, lekuko klima gogorra tinko jasateko.

Merkatu estalia (Covered market)

Santoña (Espainia)

Azoka estalirako beharra dago leku honetan, euriak eguzkia baino gehiago eragiten bait du hemen. Gaur baina ez da laneguna eta atsedenerako tartea hartu dute hemen ere. Kanpotik ikusita, hala ere, polita da merkatua. Pozik geratu gara bisitarekin.