Appenzell (Suitza)
Marra zuriak, laukiak, lauki txikiagoak. Mota guztietako zeinuak egin dituzte patioko lurrean. Ezezagun zaizkigun jolas ugari daude leku honetan.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Marra zuriak, laukiak, lauki txikiagoak. Mota guztietako zeinuak egin dituzte patioko lurrean. Ezezagun zaizkigun jolas ugari daude leku honetan.
Appenzell (Suitza)
Eskola honetako patioak lekua soberan dauka jolasteko, bizikletan ibiltzeko, skatea erabiltzeko. Estalitako pergolak egun euritsuetarako leku ezin hobea da gainera.
Appenzell (Suitza)
Jolasteko unea dute umee batzuk. Larunbata izanda ere, eskolara joan dira. Arratsalde pasan baina. Ez dute libururik irakurtzeko intentziorik edo ikasgelara joateko gogorik. Momentuan nahiago dute bere gailuekin jolastea.
Appenzell (Suitza)
Izaki honek saldo barruan ia desagertu arte murgiltzen da. Ikara begietan itsatsita daramala ematen du eta kideen buztan eta hegalen atzetik uzten du joaten bere indibidualitatea. Horrela, baina, bizitza luzeagoa eta lasaiagoa izango du.
St. Gallen (Suitza)
Arrainak saldotan mugitzen dira, ezker-eskuin, gora-behera. Taldearen barnean bilatzen dute bakoitzaren babesa. Izaki erraldoi baten modura desplazatzen da, animali txiki ugari hauekin osatutako multzoa. Benetako izakia izango al da?
Dubai (UAE)
Arrain saldoan arrain guztiek bat egiten dute batera igeri egiteko. Lehenik norabide batean, gero buelta eman eta beste alderantz zuzentzen dira. Honela bizi dira eta honela zaintzen dute beren burua, talde barruan mantenduz.