Hotzak berdinduta (Leveled by the cold)

Risipass (Suitza)

Negua bete-betean heldu eta geratu egin da. Alfonbra zuriak paisaia erabat eraldatzen du. Beraren azpiko dena berdintzen du. Gainetik geratzen direnek soilik ematen diote lekuari nabardura bat.

Otzandu gabeko natura (Untamed nature)

Rissipass (Suitza)

Elurra barra-barra dago mendi gainetan. Negua hotz eta zuri doa. Paisaia gogorra da, garratza. Otzandu gabeko natura zein ederra eta, aldi berean, babesgabe eta latza den gogorarazten du.

Gailur izoztu eta haizetsuak (Icy and windy summits)

Risipass (Suitza)

Negua da eta elurrak, izotzak eta haizeak elkar egiten dute mendilerroaren gainan. Mendialdea da eta gailurrak harrizkoak dira. Hodeietatik hurbil daude eta gure eguneroko esperientzietatik urrun.

Zeru ikusgarria (Spectacular sky)

St. Gallen (Suitza)

Gausentia heldu da bere koloreekin eta bere iluntasunarekin. Eguzkiak gaur opari txikia egin digu. Hori, more eta laranja batu zaizkie zeruaren urdinari modu ikusgarrian.

Alfonbra zuri, zabal eta hotza (White, wide and cold carpet)

Kronberg (Suitza)

Elurrak basoek utzitako hutsuneak betetzen ditu, alfonbra zuri zabal bat sortzeraino. Orografiaren igoerak eta jaitsierak jarraitzen ditu estalki hotzak.

Lurzoru hotz eta lehorra (Cold and dry soil)

Kronberg (Suitza)

Zorua lehor eta hotz dago gailurrean. Haizeak elurra eraman du eta izotzak ez du nahikoa hezetasun lurra busti eta bigun manten dadin. Gogor eta harri koskorrekin betea dago.

Basoak, zelaiak eta elurra (Forests, fields and snow)

Kronberg (Suitza)

Mendialdea da. Negua da. Elurra edonon dago. Alfonbra zuri luze eta mardul batek bezala estaltzen ditu zelaiak. Basoen inguruetaraino heltzen da ur zuria. Hor gelditzen da aurrera joateko ezinean.

Mendiko ikuspegia (Mountain view)

Kronberg (Suitza)

Malda gogorrak, belar erreak, elurra, haizea. Hauek dira neguan goi gailur batean aurkitu daitezken elementuak. Beste zeozer ere badago: inguruetako ikuspegi paregabe bat.

Mendiko etxea (Mountain house)

Kronberg (Suitza)

Mendiko etxean ez da falta salda beroa eta plater goxoa. Horretara goaz gu orain. Gorputzari kanpoko hotza ahazten lagunduko diogu mahaiaren bueltan eseriz.

Harria eta izotza (Stone and ice)

Kronberg (Suitza)

Elurra edonon ageri da mendialdean. Negua hotz joan delaren seinalea da. Harria eta izotzaren eremua da.

Malda aldapatsuak (Slopes)

Kronberg (Suitza)

Malda aldapatsuetan gora igotzen saiatzen dira mendi pinuak, baina altueratako hotza eta hizea ez da giro landarontzat. Negu garaian ikusten da hor bizitzearen zailtasuna, bere gordintasun osoan.

Alpeak elurpean (Alps under the snow)

Kronberg (Suitza)

Alpeak elurpean oraindik ederragoak dira. Elurrak ez du ezer estaltzen, dagoena dotoretu baizik.

Elurra eta haizea nagusi (All snow and wind)

Kronberg (Suitza)

Haizeak gogor astintzen du gailurra. Garaiera honetan elurra da nagusi urtaro hotzean. Biek sortzen dute leku honen giroa neguan zehar. Izotzaren erreinua bihurtzen dute urteko puska batean.

Ate gaineko argia (The light over the door)

St. Gallen (Suitza)

Ate gain batean jarria dago argia. Neguko gau luzeetan beharrezkoa izango da barrurako bidea erakusteko.

Kale kantoiko argia (The light in the street corner)

St. Gallen (Suitza)

Kale kantoi batean argi errainuak paretekin jolasten dira. Adreiluen marrak nabarmentzen dituzte. Erliebeak azpimarratzen dituzte. Iskinak ezkutatzen dituzte.

Plaza iluna (Dark square)

St. Gallen (Suitza)

Iluntasuna nagusitu da erabat plazan. Lekuaren neurri erraldoia betetzea ezinezkoa da kaleko argi xumeontzat. Ez da behar ere. Orain gauaren garaia da. Argia eta eguzkiaren tartea helduko da bere momentuan.

Argia eta ilunak banatuta (Separated by light and darkness)

St. Gallen (Suitza)

Gaua itxi da. Argiak eta haiek argitutakoak baino ez dira ikusten. Bestela iluntasuna da nagusi. Argia eta ilunaren artean banatuta dago mundua.

Plaza lanbrotua (Foggy square)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa jeitsi da eta dena lausotu du. Plaza zabal batean arbola erraldoi bat ikusten da. Lau harik eusten diote bere lekuan. Kaleko argiei esker desberdintzen da gaueko belztasunetik.

Argia eta gaueko belztasuna (Light and the night blackness)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argiak gauaren iluntasuna apurtzen du. Eguzkiaren argia ezin du berdindu. Berehala diluitzen da bere indarra, inguruko belztasunarekin nahastuta.

Iluntasuneko pasealariak (Darkness walkers)

St. Gallen (Suitza)

Kaleko argiak dira hirietako ilargiak. Karriketako iluntasuna apenas urratzen dute. Itzalekin nahastuz mugitzen dira azken pasealariak.