Hundwil (Suitza)
Ikuskizun bat hasi berri da eta ikusleak bildu dira erakusgai zer dagoen ikusteko. Erdian hareaz betetako agertoki borobila dago. Lekuko behiak erakusten dira. Espektakulu berezia.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Ikuskizun bat hasi berri da eta ikusleak bildu dira erakusgai zer dagoen ikusteko. Erdian hareaz betetako agertoki borobila dago. Lekuko behiak erakusten dira. Espektakulu berezia.
Hundwil (Suitza)
Iturriko txorrotatik ura erortzen ari da etengabe. Egarria asetzeko behar da aska luze hau. Behi edo zaldi baten egarria asetzea izango da helburua.
Hundwil (Suitza)
Familia bereko abeltzainak bildu dira bere abereak zaintzeko. Lanen erdian harrapatu ditut. Lastoa biltzen eta animaliak garbitzen ari dira. Taldean azkarrago egiten dituzte lanak.
Hundwil (Suitza)
Behiek gaztearen joan-etorriei arretaz begiratzen diete. Emakumeak bere prestasunagatik egiten dio kasu. Baina tipo gazteak ez du beraien arretaz konturatzeko denborarik.
Hundwil (Suitza)
Gogoz ari da mutikoa lastoa jasotzen eta behiak zaintzen. Eguneroko lana duela ematen dut. Abeltzain eta baserritar fina dela somatzen zaio.
Hundwil (Suitza)
Gizonak animalien begiradapean lan egiten dute. Lasto gehiago ekartzen ari dira abeltzainak. Feriako egunean ere abereak eroso eta garbi egon behar dira.
Hundwil (Suitza)
Panazko praka marroiak, artilezko jertsei berdea eta bota sendoak jantzita, prest dago gaztea etxaldeko lanak egiteko. Txakurra ere darama ondoan. Behiak ondo zaindutak egongo dira abeltzainokin.
Hundwil (Suitza)
Lagunak taldeka biltzen dira. Barre batzuk bota, abereak behatu eta paseo koxkorra egin azokan zehar. Horrela joaten da goiza. Batzuek, tarteka, bere animaliei kasu egin beharko diete. Bestela garagardo bat botatzeko edo bazkari legea hartzeko astia hartuko dute. Eguna pixkanaka joango da, udazkena astiro aurrera doan moduan.
Hundwil (Suitza)
Alkondara horrek zenbait lanegun ikusitak dauzka. Ez da mutila etorri igandeko arropa garbiekin. Ordez, laborari lanak egiteko jantzia daramatza soinean.
Hundwil (Suitza)
Gizona bere bi umeekin, bi neskato ederrrekin, etorri da feriara. Abereak hurbiletik ikusteko aukera ez dute egunero izango. Maite dituztela ematen du.
Hundwil (Suitza)
Garagardo kutxa beteta dago botilekin, baina ontziek dagoeneko hustuak izan dira. Norbaiten aho-sabaia eta urdaila gozatutakoak dira.
Hundwil (Suitza)
Ahuntz taldea ez da txikia. Feriara etorri izan behar dute egun pasa. Ekarri egin dituzte. Ahalik eta lasaien egon eta denbora pasatzen uztea besterik ez dute behar. Beraien etxaldera eta beraien zelaietara itzultzeko desiratzen egongo dira.
Hundwil (Suitza)
Emakumea serio doa bere bidean aurrera. Atzeko behiek zaintzetik etorriko al da? Haiek atzera ikuskatzera joango al da? Beharbada ez da laboraria izango eta pentsakor ari da abere artean paseatzen.
Hundwil (Suitza)
Marruka ari da behia. Norbaiti ariko da deika. Gaur bezalako egunetan, jendez lepo egoten da lekua. Horrek beharbada arduratuko du.
Hundwil (Suitza)
Hanka luze eta indartsuak. Bizkarra altua. Buztana laburra. Garrantzitsuena dena, hagin sendoduneko ahoa. Horrelakoa da zelaietan edo harri tartean jateko urria bilatzeko gai den animalia.
Hundwil (Suitza)
Ahuntz talde bat. Zuri-zuriak kolorez. Ile fina eta latzadunak. Alboetara begiratzen dute abereek. Inguratzen dituen mugimenduak harritutak izango ditu.
Hundwil (Suitza)
Ahari zuri-zuria ere feriara etorri da. Txoko batean dago beste ardien ondoan baina ez beraiekin batera. Belarra jaten eta inguruko gizaki bitxiak behatzen emango du eguna. Bihar, bestelako eguna izango da. Betiko ohituretara eta lasaitasunera itzuli ahal izango da.
Hundwil (Suitza)
Zezena mardula da eta bere indarra moteltzeko kateak eta sudurreko eraztunak jarri dizkiote. Aurretik jaten bapo eman diote, halako tamaina eta itxura ezin hobea har zezan. Bere edertasunean datza bere desgrazia.
Hundwil (Suitza)
Txakurra ere hurbildu da abereak ikustera edo zaintzera. Denbora hartu du paseo bat emateko orain. Handik eta hemendik dabil bere laguntza beharrezkoa ez den bitartean.
Gais (Suitza)
Udazken berantiarra da eta arratsaldea azkar heltzen da gausentira. Eguzkiaren ibilbide motza dauka zeruan, baina oraindik berotzen ditu zelaiak eta basoak. Distiratsu dago natura.