Gossau (Suitza)
Lanpetuta dago ostruka lumak atontzen. Egunero egiteko lana da itxura ederra manten dezaten. Lepoa erabat luzatu eta okertu behar du txoko guztietara heldu ahal izateko.
Eguneko argazki bat
Gossau (Suitza)
Lanpetuta dago ostruka lumak atontzen. Egunero egiteko lana da itxura ederra manten dezaten. Lepoa erabat luzatu eta okertu behar du txoko guztietara heldu ahal izateko.
Gossau (Suitza)
Kaixo ostruka maitea. Lepo luzeari esker burua hesiaren gainetik erakusten duzu. Begi handiak dituzu kaskezur txikirako. Kasketa gaineko luma txiki grisek orraztu gabeko ile finak ematen dute.
Gossau (Suitza)
Txori erraldoi honek aintzineko kondaira batetik etorritako izakia ematen du. Tamaina handikoa izanagatik, hegaztien bestelakoa ematen du. Hanka gihartsu horiek ez dute ezta animali hegalari handienaren hatzaparren itxurarik.
Gossau (Suitza)
Hiru hegazkin hiru hodeien parean hegaz. Ondo-ondoan doaz. Garai bateko handitasuna ekartzen dute gogora. Hegaz egitea zaila eta arriskutsua zeneko garaia.
Gossau (Suitza)
Zer dute pizti txiki horiek? Jolasean ari dira edo sesio bizian? Batek daki. Zaila zaigu guri erabat ulertzea. Bestelako animaliak gara gu.
Gossau (Suitza)
Surikata txikiok bizi-bizi ibiltzen dira alde batetik bestera beraien sail barruan. Jakinminez edo, momentu batez guri begira gelditzen dira baina laster ekiten diote berriz beraien gauzetara iharduten.
Gossau (Suitza)
Kaixo pauma. Hago lasai. Momentu bat baino ez gara egongo hemen. Gure bideari jarraituko diogu gero eta zu zure horretan jarraitu ahal izango duzu.
Gossau (Suitza)
Pauma honek luma luze pertxentak zabaldu ditu. Gu txunditu nahiko gintuen. Jende arrotza andana ikustearen zirrarak eramango al du honelako jarrera hartzera?
Gossau (Suitza)
Pauma har bat ederra da. Ederregia iruditu daiteke. Izan ere, horrenbeste liraintasuna batera biltzea ez da erraza. Deabruarekin tratua egingo al zuen?
Gossau (Suitza)
Belarri handiko azeria harrituta ematen du guri begira. Ez al da ohituko bisitari arrotzak bera bisitatzeko hurreratzen ikustera? Apenas nabari zaio jakinminik. Zuhurtasuna dario, ordez.
Gossau (Suitza)
Leihoaren bestaldean dortoka berde handi bat pauso geldoez doa. Nora ariko da joaten? Bazkaltzeko garaia izan daiteke edo besterik gabe egun lasai bat aurkitu nahiko du.
Gossau (Suitza)
Bisitariengandik ezkutatzen da azeri txikia. Bakarrik egon nahi du. Itzalen eta harrien artean lasaitasuna bilatzen du. Jatorrizko bizitokia duen basamortua faltan botako al du. Hango bizimodu soila baina baketsua gogoan izango al du.
Gossau (Suitza)
Buruz behera begira dago. Astiro mugitzen da. Atentzioa ez du deitu nahi. Ez gurea ezta balizko harrapakariena. Begi bakoitzak alde desberdinera zuzenduta dago. Kameleoia animali berezia da zinez.
Gossau (Suitza)
Marra zuzenak eta ez hain zuzenak dira belar finen zurtoinak. Haziak dauden landare xumeok paisaia betetzen dute berde kolore alaiez.
Gossau (Suitza)
Belarrak, loreak, zuhaitza eta zuhaixkak batera hazi dira larre barnean eta inguruan. Altu hazi dira ere. Lurzorua ezkutatzen dute eta paisai berri bat eratzen dute. Berde kolorea nonahi erakusten duen oasi oparoa.
Gossau (Suitza)
Ederra dago baserria. Belar altu eta freskoak uda oparoa datorrela aurreikusten du. Euriak eta eguzkiak bere arrakastatsuki lanak tartekatu dituzte. Landareek nabaritu dute eta egoki aprobetxatu dute, egoki hazi dira.
Gossau (Suitza)
Leiho edo beirazko paretetan isladek misterio itxura ematen dute. Ametsen leihoari begira ote gauden galdetzen diogu gure buruari. Ia gizatiarra den animalia ikusita gure irudimenak hegaz egiten du urruneko paraje gustokoenetara.
Gossau (Suitza)
Nagusi honek gauzak lasai hartzen ditu. Ez dirudi ezerk asaldatu behar duenik. Gauza asko ikusitakoa izango da. Ez du nahi izango txikikeriengatik burrukatzea. Ez ditu zahartzaroko indar higatua alferrikako gauzetan xahutu.
Gossau (Suitza)
Heldu da beste lagun bat eta ez dute adostasun handirik erakutsi. Burrukarako grina gehiago daukate beraien artean konpontzeko baino. Leku preziatua izango al da hor goiko hura?
Argi bila igoko al zen txinpanze abila sabaiaraino? Kanpoan eguzki argiak eguna berotzen zuen. Uda erdiko egun epela genuen eta animaliak haren berotasunak laztandua sentitu nahiko zuen.