Montreux (Suitza)
Hitz eta pitz. Honetaz eta hartaz olgetan. Barre egin eta eragin. xamur xuxurlatu eta ozen algarak ibili. Denak suertatzen dira gustuz egondako momentuetan.
Eguneko argazki bat
Montreux (Suitza)
Hitz eta pitz. Honetaz eta hartaz olgetan. Barre egin eta eragin. xamur xuxurlatu eta ozen algarak ibili. Denak suertatzen dira gustuz egondako momentuetan.
Montreux (Suitza)
Eguzkia desagertzear dagoenean, arratsa ate joka daukagunean, gaueko iratxoek eta aztiek berain hauts magikoak banatzen dituzte edertasuna zabaltzeko. Politagoa ematen du guztiak. Bare dago giroa, presak joan dira, ilunaren freskura pixkanaka heltzen doa.
Montreux (Suitza)
Eguna goibeltzen hasten den heinean jendeari paseorako gogoa pizten zaio. Errenkadan, taldeka, bata bestearen atzean, lasai joaten dira, arratsaldeko lasaitasuna usaintzen.
Montreux (Suitza)
Eguzkia handia ikusten da arratsalde honetan. Zeru oskarbiari esker izango da ziurrenik. Oztoporik ez du jartzen astroa bere hoberenean ikusteko. Pasealekuan zehar dabiltzanak argi asko dakite hori.
Montreux (Suitza)
Eguzkiaren islada luzea guregana heltzen da uraren gainean. Itzalek arratsaldearen itxura luzea hartu dute. Zerua urdin dago gaur. Hodeiak gutxi dira eta tarteka ikusten dira. Arratsalde epela eta eguzkitsu honi lasaitasuna dario.
Montreux (Suitza)
Lore hauen ondotik, eguzki sartzearen ikuspegi ezin hobea izango da. Loreen artetik ikusten den islada luzeak hori aurreikusten du. Laku ederrak jasoko ditu bere magalean eguzkiaren azken errainuak.
Montreux (Suitza)
Landareok gogoz hartu dute urtaro epelaren hasiera indar osoz hazteko, beraien edertasuna handitzeko. Kolore nahasketa polita suertatu da. Lurraren kolore arrea eta landareen berde bereizgarriari lore horiak eta arrosak gehitu zaizkie.
Montreux (Suitza)
Lorategiak kolorez bete du udaberria hirian ere. Lakuaren ertzeko lorategi txikiak lekuko lore ederrenak hazten ditu. Fresko eta sortu berri daude garaiotan.
Montreux (Suitza)
Tulipanek irrikaz egiten diote so eguzkiari. Behar dute argiaren energia zuzen eta altu hazteko. Behar dute ura barruak freskatzeko. Bi elementuak baliatzen ditu zuzen eta luze handitzeko.
Montreux (Suitza)
Loreek gozatzen dute arratsaldeko eguzki beroa. Negua igarotakoan zer hobe eguraldi eguzkitsua eta epela baino. Gogoz hazten dira hostoak eta zutoinak eta azkar loratzen dira landareak.
Montreux (Suitza)
Zer ikusi du haurrak? Beharbada jolasten egongo da. Loreak zaintzen ariko da. Giroaz gozatzen ari dela ematen du. Arratsaldea epel dago eta gaua bitarteko denbora guztia aprobetxatzeko gogoz ematen du.
Montreux (Suitza)
Gizon gazte honek aurkitu du non eseri irakurtzeko, baina ez dauka egunkaririk edo libururik. Nahiago du pantaila txiki horretan irakurtzea edo bideo bat ikusi. Inguruko natura ederrari, behintzat, ez dio kasu handirik egiten.
Montreux (Suitza)
Egunkaria irakurtzeko tartea aurkitu du gizonak arratseko argipean. Arratsaldeko edizio berria izango da. Martxoko egunak ez dira luzeak eta berehala joango zaio leitzeko beta.
Montreux (Suitza)
Arratsalde argi leunak ertzak xamurtzen ditu, harrienak ere. Harrien soslai gozoa sortzen du. Argi ilun bortitzek, berriz, misterioa margotzen dute uraren gainean. Argia behar da beroa eta bizia sortzeko.
Montreux (Suitza)
Eguzkia milaka puskatan isladatzen da uraren gainazal apurtuan. Haize olatu txikiek ez dute uzten ura lasai egoten. Bere gainazalak ezin du leun iraun.
Montreux (Suitza)
Buia lasai dago. Haizeak ez du inora lekualdatzen. Bere lekuan dirau. Uhin txiki gutxi batzuen gainean balantza egiten du. Bestela, ur gainazala leun dago.
Montreux (Suitza)
Arratsaldea aurrera doa. Lakuak bermatzen du inguruaren ikuspegi ederra, bereziki zeruarena. Hodei gutxi, zeru urdina, ikusten da gaur. Eguraldia egonkor dago. Haizea oraindik fresko dator, negua oraindik hurbil bait dago.
Montreux (Suitza)
Lakuaren ertza ez da hondartzerako lekua soilik. Bikote pertxenta honek ez du bainua hartzeko intentziorik, arratsalde pasa egiteko baizik.
Montreux (Suitza)
Udaberriko lehenengo egun epelek gizon-emakumeak deitu dituzte kalera atera daitezen. Hemen itsasorik ez dago baina lakuak bere lana ondo betetzen du. Mendi garaiez inguraturik, elurra oraindik irauntzen duelarik, epelean murgildutako lakua milaka kilometratara dagoela ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Intsektuen hotela lotan dauden bezeroekin beteta egongo da. Ez dute gogo handirik izango kanpora irtetzeko. Elur artean ez dago modurik ez jatekoa aurkitzeko, ezta gorputza berotzeko.