Rapperswil (Suitza)
Flamingoak lasso Davide uretan miatzen. Zeren bila aroko dira? Jatekoa ziurrenik. Bere kolore arrosa jakien kolorerik omen dator. Zooan ere izango duten horretarako jateko egokia?
Eguneko argazki bat
Rapperswil (Suitza)
Flamingoak lasso Davide uretan miatzen. Zeren bila aroko dira? Jatekoa ziurrenik. Bere kolore arrosa jakien kolorerik omen dator. Zooan ere izango duten horretarako jateko egokia?
Rapperswil (Suitza)
Ahuntz talde batekin egin genuen topo. Ez zuen gurekin egon nahi. Nahiago zuen belar fresko bila joatea. Eta hala doaz.
Rapperswil (Suitza)
Hostoak arbolen hatzak bezalakoak dira. Behar duten oxigenoa eta argia eguratsetik hartzen dute, eskuak baitlira.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoaren islada hain da perfektua, bigarren animalia bat ematen duela.
Rapperswil (Suitza)
Pinguinoa lasai dago egunaren erdian. Harri baten gainean egon eta bero datorrenean uretara salto egin. Horrelakoa izango al da pinguino batentzat paradisua?
Rapperswil (Suitza)
Familia osoa atera da belardian zizareak eta haziak bilatzera. Ez urrundu kumeok! Horrela kukurrukuka entzuten zaie oiloei txitei esaten ahots baxuan.
Rapperswil (Suitza)
Ama bat bere kumeak zainduz. Denak bere inguruan. Denak jaten edo dena delakoetan. Familia txiki bat, momentu gogoangarri batetan.
Rapperswil (Suitza)
– Kaixo. Nolatan zu hemendik?
– Laguna bisitatzera hurbildu naiz. Itxaron igaro eta zure ondora noa.
– Zatoz eta batera ibiliko gara haraino.
– Primeran.
Rapperswil (Suitza)
Bi txita gazte mundua ezagutzen saiatzen ari dira. Asko dute ikasteko baina horrek beldurra ez die sortzen. Egunean egunekoa egin eta ikasgaiak jasotzen eta gainditzen joango dira.
Rapperswil (Suitza)
Zeinek esango zuen zer:
– Pozik nago. Nere bi txikiak primeran jaten ari dira gaur. Horrela azkar eta asko haziko dira.
– Ederki hazten daude txita horiek. Oilasko goxoa jango dugu aurtengo Eguberrietan.
Rapperswil (Suitza)
Gamelua espreski argazkirako jarria egongo al zen? Benetan fotogenikoa da. Bere larru argiak bere atzeko iluntasunaren aldean kontraste polita egiten du.
Rapperswil (Suitza)
Banbu landareak arrotzak dira gure artean baina apaintzeko erabiltzen hasi dira geroz eta sarriago. Bere zurtoin lodia eta adar estuak hasi dira ikusten lorategietan eta landare hesietan.
Rapperswil (Suitza)
Ama eta kumeak batera ematen dute bizitzaren lehenengo aro luze bat. Hori bai dela ardura eta hori bai dela erlazio estua.
Rapperswil (Suitza)
Jan eta egon. Bizitza sinplea daramate konkordun animaliok. Gustora joango ziren zootik kanpora noizean behin, barruan ez bait dago zeregin handirik.
Rapperswil (Suitza)
Jatekoa al da egur pila hori? Posible al da horrelakorik gustoko izatea? Gameluak animalia benetan bereziak dira.
Rapperswil (Suitza)
Eskuekin ezin eragin eta bizkarra enborraren kontra igurtzi behar du azkura kentzeko animalia erraldoiak. Larruazal lodi eta garratzak behar du bere zaintza.
Rapperswil (Suitza)
Ama kume bikotea izango al da zooko bere kaiolan paseoan ari direnak? Ez daukate presarik, nora joan behar dira eta?
Zurich (Suitza)
Urmael txiki bat bazegoen parkean. Bertan metatzen doaz inguruko arboletatik eroritako hostoak. Hosto erorien kolore harreak eta urazpiko zoruaren hautsak, distira gabeko itxura ematen dute.
Zurich (Suitza)
Zerua oskarbi, zuhaitzen adarrak erdi biluzik. Udazkenean gaude eta haize hotza dagoen arren, giroa polita da. Gustora egoten da paseo laburra ematen.
Zurich (Suitza)
Pagoda motako eraikuntzen kiribilek eta puntek, bata bestearen gainean jarritak, itxura fantastikoa dute. Urruneko lurraldeen istorioak ekartzen dituzte gogora.