St. Gallen (Suitza)
Luze, labur. Zuzen, oker. Gora, behera. Zeharka ere hazten dira enborrak eta adarrak. Hostoen ordez elurrezko estalkia darabil gaur. Gaueko hotzak eta inguruko hodeiek utzitako oparia.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Luze, labur. Zuzen, oker. Gora, behera. Zeharka ere hazten dira enborrak eta adarrak. Hostoen ordez elurrezko estalkia darabil gaur. Gaueko hotzak eta inguruko hodeiek utzitako oparia.
St. Gallen (Suitza)
Adarrek profil iluna, ia beltza, daukate. Elurraren kolore zuri garbiaren ondoan kontraste infinitoa egiten dute. Forma organikoak dute adarrek eta ontzi bat bailiran bezala betetzen dira likido izoztu zurituarekin.
St. Gallen (Suitza)
Elurra pilatu da neguko goiz hotz honetan. Arbolen adarrek ere sentitzen dute bere pisua. Gauean barra-barra arituko zen. Zaindu hatsa aireak barruak ere izozten bait ditu.
St. Gallen (Suitza)
Elurra erruz pilatu da. Seinale da neguaren erdian gaudela eta bere gogorrenean heldua dela. Edertasuna gorenean dago ere. Elur pilek dena estaltzen dute paisaia berdinduz eta leunduz. Zuhaitzen adarrak substantzia zuriarekin apainduak daude. Itxura zoragarria eduki ere.
St. Gallen (Suitza)
Aldapan hazi da arbola eder bat. Ez du basorik osatuko baina zelaiari eta bertako izakiei bizigarri suertatuko zaie bere presentzia. Itzala emango die. Sustraiek jakiak erakarriko dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Hiri txiki honek elur azpian eman du neguaren parte handia. Ematen du dena geldoago gertatzen dela. Soinuak ere lausotzen dira. Hotzak kalera irtetzeko gogoa kentzen du.
St. Gallen (Suitza)
Hiri polita da. Bi mendiren artean kokatua eta ezarria. Ez dauka ibairik zentrutik pasatzen dena. Ordez, aldirietan haran estu eta baju batetan zehar doa ur korrontea. Mendi altuetako ura jaso eta erio batean heltzen da behekaldeko lurraldeetara.
Engelberg (Suitza)
Hotzak gogorrago jotzen ez duen bitartean, lakua ez da izoztuko. Lanbroak ere babestuko du hotz zorrotzenetik. Goibeltasuna, berriz, ezingo du gainetik kendu. Garai latza da eguzkiaren argia eta beroa gorputzean sentitzea gustuko duenarentzat.
Engelberg (Suitza)
Aintzira ondoko bidexka apenas nabari da elur eta lanbro artean. Ametsen lurraldean murgiltzen dela ematen du. Esnatutakoan gogoratu al nahiko dugu ametsa?
Engelberg (Suitza)
Barandak zubi bat babesten du oinezkoak uretara erori ez daitezen. Gaur urak itxura misteriotsua da. Lanbroarekin nahasten da itxuraz infinitoa bihurtzeko. Zer egongo da lanbroaren beste aldean?
Engelberg (Suitza)
Urak bere bidea darrai maldan behera eta mendi gainetik haranera. Kanale honek mendi haranean aurkituko du bere helmuga, laku panpox batetan. Botatako elurrak gogoz elikatzen du ur emaria.
Engelberg (Suitza)
Ur hotza lanbroaren giro hotzean. Non dago ura eta non lanbroa? Elurrak bereizketa hori egiteaf oraindik zailagoa egiten du.
Engelberg (Suitza)
Kaleko argia pizteke dago momentuz. Laster, baina, argituko du zubi pasabidea. Elurrak moldatutako paisaiean dena zuri eta berdin ageri da. Bidea ez dana maila txiki batek besterik ez du bereizten.
Engelberg (Suitza)
Tira. Eguna ez da atera eguzkitan kiskaltzeko. Utzi diezaiogun joan dadila. Gaurkoz nahikoa hotza pasatu dugu. Sar gaitezen leku epel eta goxo batetan. Neguko gau hotza pareten bestaldean gera dadila eta gu berotasunaz goxatzen gera gaitezen.
Engelberg (Suitza)
Egurrezko bi erraldoiak lanbroaren kontrara argi nabari dira. Ikusten den gauza bakarra da. Beste dena lausotuta utzi du hotzaren urtaroak.
Engelberg (Suitza)
Arbola ilada bat apenas nabari da elur hotza eta lanbro hezearen artean. Negu bete-beteko giroa dago.
Elurra, lanbroa. Hotza. Hori dena elkartu da arratsalde honetan. Egun amaiera iluna suertatu da. Zerua eta lurra non dagoen nekez ikusten da.
Engelberg (Suitza)
Lanbro artean galduta bezala gelditu da mendi gailurreko eraikuntza hau. Gogorarazten du naturak botere osoa gordetzen du munduaren bazterretan. Etxe sendoenak ere ezin du galerazi elurrak eta lainoak lekua ken diezaion ia ikustezin bihurtzerarte.
Engelberg (Suitza)
Gailur segida galanta ikusten da. Alpeetan gaude eta arrokatzarrak nonahi daude. Garaiotan zuritutak daude eta zeruarekin kontraste polita sortzen dute. Elurraren zuriak eta arrokaren gris edo beltzak tartekatzen dira, azal urratu eta garratza erakutsiz.
Engelberg (Suitza)
Ikuspegia zoragarria da gailur gainetik. Erraz antzematen da antena multzoa hemen goian ezartzearen arrazoia. Inguruko ikuspegi zabala eta pribilegiozkoa dauka. Inguruko seinaleak jaso eta berbidaltzeko lekua da. Hodei sabaiak ezkutatzen duen lurraldea antena saldo honen ikusmiran bizi da.