Gais (Suitza)
Paisaia ez da argi ikusten gure garraiobideak, trenak, abiadura bizian doanean. Detaileak lausotu egiten dira. Formak luzatu egiten dira.
Eguneko argazki bat
Gais (Suitza)
Paisaia ez da argi ikusten gure garraiobideak, trenak, abiadura bizian doanean. Detaileak lausotu egiten dira. Formak luzatu egiten dira.
Gais (Suitza)
Leihoak berak iragartzen du gela barruan ari dena gertatzen. “Jolasteko gela” adierazi nahi dute erdi borraturik dauden letrek. Irudiek ere duda gutxi uzten dute.
Gais (Suitza)
Txoko honek ume askoren asperdura ekidin dezake. Autoak, hondeagailuak, traktoreak. Batzuk handiak eta besteak txikiagoak. Irudimenak abentura ugari izatera eta mundu berri ugari ezagutzera eraman gaitzake.
Gais (Suitza)
Jolas gela beteko duen umea heldu da eta aurkitu du jostailu interesgarria. Leihoak ematen dio gelari argia. Itzal luzeekin bete ere.
Gais (Suitza)
Puxika lauso dago. Zain dago berarekin jolastera inor noiz etorriko.
Gais (Suitza)
Hondeagailu bat, traktorea, puxika, plastikozko platerra eta atzeko partean garaje handi bat, solairu anitzekoa. Non daude umeak? Bazkalorduan izango al dira. Aspertu arte egonak ziren jolasten dagoeneko?
Gais (Suitza)
Taxuzko jostailuen gelan egonak gara. Umeek pila bat disfrutatuko dute. Panpinak, hondeagailuak, garajea eta panpinak. Zer beste behar du ume batek?
Lehmen (Suitza)
Basoko zorua zurituta dago gaueko izotz zuriagatik. Ez du azkenaldian elurrik bota eta zeruko urdin koloreak ez du elur jasa berririk iragartzen.
Lehmen (Suitza)
Izotzezko arantza finak zurezko heziaren gainean sortu da. Naturaren apeta izan da. Edertasun misteriotsua eta desberdina sortzeko gaitasuna. Harritzeko gaitasun mugagabea.
Lehmen (Suitza)
Izotz kristal txikiek sortutako egitura berezia. Arantzez betetako baso hotz eta zuria hurbiletik nabarmentzen da gehien. Bere edertasun osoa erakusten du.
Lehmen (Suitza)
Zein kolorek margotzen dute zerua? Hodeiek beraien ohiko zuritasuna galdu dute. Eguzkiaren azken errainuek udazkeneko arratsalde hotza kolore beroekin bete dute.
Lehmen (Suitza)
Ilunpean pixkanaka murgiltzen ari dira arbola lirainak. Beraien itxura ikusi baino, beraien profila bereizten da.
Lehmen (Suitza)
Basoa edo arbola landaketa izango al da? Itxura pobrea dauka mendialde honek. Baserria ematen du ordez. Gelditzen diren arbola gutxiek, baina, handitasun boteretsua dute.
Lehmen (Suitza)
Ur emaria txikia da errekasto honetan. Ur urriak putzuak sortzen ditu. Jauzi laburrak ere. Goroldioak bere bidean ugaritzen dira. Ura iragazten dute pasatzean ferekatuz.
Lehmen (Suitza)
Hosto zaharrak eta hosto berriak, denak daude izotzaz apainduak. Ihintza izoztuak inguratzen ditu eta goroldio leunaren gainean goxo pausatutak daude.
Lehmen (Suitza)
Hosto erdi izoztuak eta bizi garra agortutakoak nahasten dira lurzuroan. Nahaspila polita, ederra ere, sortzen dute.
Lehmen (Suitza)
Pinu eta izeiek zaintzen dute basoa udazken eta neguan. Beste arbolak, berriz, erdi-lotan egoten dira egunak laburrak eta hotzak diren bitartean. Elurrari ere ez diete beldurrik.
Lehmen (Suitza)
Harri gris lakatzak, goroldio berde leunak eta hosto zurrun bizitza gabekoak naturaren irudi txikia baina aberatsa sortzen dute.
Lehmen (Suitza)
Hostoak pilatu dira udazkenean zehar. Erabat deskonposatu baino lehen lurzorua estali eta betetzen dute.
Lehmen (Suitza)
Bidea jarraitu eta galdu zaitez, aldi baterako ez bada ere, baso barrenean. Bere lasaitasunak besarkatzen utz ezazu. Gero etxera buelta zaitez. Hurrengo egunean zure betiko bizitzak jarraituko du, baina, aldiberean, ezberdina izango da.