Lehmen (Suitza)
Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.
Eguneko argazki bat
Lehmen (Suitza)
Arratsalde berantiarrean eguzkiak kolore gorrixkak zabaltzen ditu. Arbolen berde ilunera gehitzen da eta elurraren zuri argiarekin bat egiten du. Argi eta itzalen joko iraungikor eta bizia sortzen da mendi magalean.
Lehmen (Suitza)
Mendi punta hark bestelako itxura dauka. Eguzkiak berotu izana da diferentzia. Udazken bukaerako errainu ahulek ere erasaten diote elurrari.
Lehmen (Suitza)
Negu beteko giro batean murgilduta gaude, udazkenaren amaiera baino ez bada ere. Haize hotzak belarriak izozten ditu eta sudurrean min ematen du. Paseo labur baten ondoren eskuak hotz gelditzen dira, oinak ere eta desiratzen gaude barneko giro epelera heltzeko.
Lehmen (Suitza)
Baserriko bide bat izoztuta eta elur artean murgilduta. Itzalean negua lehenago heltzen da argitara baino.
Appenzell (Suitza)
Arbolek mantentzen dute hosto gutxi batzuk, apaindura modura ez bada ere. Apenas mantentzen dira egoera oreka delikatu honetan haizeak balantzaka darabilen bitartean.
Appenzell (Suitza)
Zerua oskarbi dago baina giroa ez dago epel. Ez dauka eguzkiak nahikoa indarrik hotza uxatzeko.
Appenzell (Suitza)
Zelaian hostoak baino ez dira ikusten. Horiek erori diren zuhaitzak nonbait ondoan egon beharko dira ere. Zuhaitz multzoak kanpoko aldetik baino ezin du begiratu belardia. Erdialdea beste animali eta landareen erreinua da.
Appenzell (Suitza)
Zelai honek udazkenaren zantzuak dauzka, baina urruneko gailurrek ez dira momentuz zuritu. Urtaro hotzak ez du oraindik indar nahikorik hartu udako gogorapenak erabat ahultzeko.
Appenzell (Suitza)
Hosto lehorrek zoruan sakabanatuta bukatu dute haizeak edo jendeak bultzatuta. Udazkeneko arbolen adarrek ezin diote gehiago eutsi beraien pisu eskasari. Urteroko zikloa da, natura lotara doanekoa edo erdi hilda irauten duenekoa.
Appenzell (Suitza)
Marra zuriak, laukiak, lauki txikiagoak. Mota guztietako zeinuak egin dituzte patioko lurrean. Ezezagun zaizkigun jolas ugari daude leku honetan.
Appenzell (Suitza)
Eskola honetako patioak lekua soberan dauka jolasteko, bizikletan ibiltzeko, skatea erabiltzeko. Estalitako pergolak egun euritsuetarako leku ezin hobea da gainera.
Appenzell (Suitza)
Jolasteko unea dute umee batzuk. Larunbata izanda ere, eskolara joan dira. Arratsalde pasan baina. Ez dute libururik irakurtzeko intentziorik edo ikasgelara joateko gogorik. Momentuan nahiago dute bere gailuekin jolastea.
St. Gallen (Suitza)
Hartzen ari da natura arbola hilak utzitako lekua. Adarrak hasten ari dira alboetarantz, kuttuna duten argi printza denak harrapatzeko desioarekin. Enbor zaharra orain adar biziak inguratzen dute.
St. Gallen (Suitza)
Baso barnean sortutako eta hildako erraldoi baten aztarna misterioz betea ikusten da sastraka eta adarren artetik.
St. Gallen (Suitza)
Eroritako edo eraitsitako arbola baten enbor ikusgarria agertu da bapatean. Handia izan beharko luke bertan hazitako zuhaitza. Piramide itxurako zuztar sendoa gelditu da oroigarri modura. Baso barrenean erdi galdua. Inguruan hazten zaizkionak kide zaharra gogoan izango dute denbora luzez.
St. Gallen (Suitza)
Basoan barrena argia eta itzalak nahasten dira enbor eta hostoen artean. Horiek ez dira izango ezkutatzen diren bakarrak, zoru azpian eta txoko ilunetan animali, landare eta era guztietako izakiak aurki daitezke.
St. Gallen (Suitza)
Bikoiztutako paisaia ikusten da ur lasaietan isladatutakoa. Kolorea beroak urtaro garai dexente hotzerako. Horrek ekartzen du alaitasun puska bat gurera. Bestela, egun laburrek eta lanbrotsuek nahiko tristura ematen dute.
St. Gallen (Suitza)
Urak xafla ematen du. Leun-leun dago. Inguruak kopiatzeko erabiltzen du eguzkiak. Kopia ona da, baina buruz-behera egindakoa. Bizi garen munduaren egoeraren ispilu fidela eta irudi eguneratua izango al da?
St. Gallen (Suitza)
Udazkeneko kolore biziak protagonista bihurtzen dira. Arboletan daude. Lurrean daude. Uretan isladatzen dira. Zerura hedatzen dira haizeak jotzen duenean.
St. Gallen (Suitza)
Urtegi txikia beterik dago. Bere ura eman behar ez duen bitartean iraungo du itxura polit honekin. Udazken kolore galantak isladatzen dituen ur xafla lasaia da orain. Igel urrien babesleku bihurtu da eta ahate gutxi batzuren etxea da ere.