St. Gallen (Suitza)
Urak bizitza sortzen du baina bizia ere badago. Uneoro aldatzen du itxuraz. Uneoro mugitzen da. Harroka gogorra ferekatu eta goxatzen du. Freskotasuna ematen du ere. Datorren udan asko eskertuko da.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Urak bizitza sortzen du baina bizia ere badago. Uneoro aldatzen du itxuraz. Uneoro mugitzen da. Harroka gogorra ferekatu eta goxatzen du. Freskotasuna ematen du ere. Datorren udan asko eskertuko da.
St. Gallen (Suitza)
Urak margo bihurtu da jauzten den bitartean. Bere aparrak betetzen du harroka eta pixkanaka erortzen da putzura arte.
St. Gallen (Suitza)
Ura jausten den bitartean aparretan blaitzen da. Aparrak azkar eta sarri aldatzen du itxuraz. Bere tolesdurek diseinuzko jantzi baten antzera janzten dute. Ur-jauziak itxurra ederra du.
St. Gallen (Suitza)
Ura arrapaladan jeisten, gehiago erortzen, ari da. Aparra sortzen du jauzi bakoitzean. Milioika tantatan zatitzen da. Puska bakoitza beste guztiekin hasten da dantzan. Koreografia kolektiboa osatzen dute maldan behera doazen bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Ur jauzia argi eta ilunen artean egiten du bere bidea. Zipristinak eta aparra artean jeisten da ura aldapa malkartsuan behera. Saltoka etortzen da ura menditik.
St. Gallen (Suitza)
Negu amaierako errainuak leihoetatik sartzen dira. Zurezko landetxea barrutik eta kanpotik berotuko da eguzkiaren eraginpean. Etxe bat baserrian, soroz eta belardiz inguratua ez da leku txarra bizitzeko. Fruitu arbolek inguratzen dute eta abere zenbaitek gehitzen diote arima eta bizitza.
St. Gallen (Suitza)
Hostoen faltak arbolaren egitura agerian uzten du. Adar mehe okerrak ikusten dira nagusiki. Faltan dituen adarrak ere ageri dira. Laster barru beteko dira adar txikienak hosto berde eta freskoz.
St. Gallen (Suitza)
Zuhaitzari denboraren zauriak nabaritzen zaizkio. Laster, baina, hostoak bueltatuko dira adarrak apaintzera eta txoriek kantuz arinduko dituzte gu guztion minak. Orduan, pasatutako negu gorria eta adinaren pisuak arinduko dira.
St. Gallen (Suitza)
Eguna oskarbi dago. Eguzkiak barrutik eta kanpotik berotzen du. Negua bukatzen ari da azkenengoz. Zuhaitzen adarrak beteko dira bizitza jaio berriz aurten ere.
St. Gallen (Suitza)
Lehen planoak barrua agerrarazteko helburua dauka. Nolakoa da oilo baten barrua? Zer dauka gogoan? Nortaz eta zertaz gogoratuko da?
St. Gallen (Suitza)
Kalejira egiten ariko al dira oilo hauek? Bata bestearen atzean eta denak aldiberean mugitzen ari direla ematen du. Jateko bila joango al dira? Edo, are interesgarriagoa, janari eske manifestazioa burutzen al dira?
St. Gallen (Suitza)
Gelditzen da soilik arbola bat, garai batean lekuan egongo zen basoaz. Belardi zabal batek ordezkatzen du. Behiei eta ardiei jaten emateko aproposa du. Hala ere, jatorrizko basoaren itzal tristea baino ez da naturan bizi direnen izakientzat.
St. Gallen (Suitza)
Pilatuak gelditu dira zurezko paletak beraien zeregina bukatu denean. Hurrengo lanen baterako balioko dute edo surako egurra bihurtuko al dira hurrengo neguan?
St. Gallen (Suitza)
Palet hauek huts gelditu dira beraien aurreko lana amaitutakoan. Zahartzen utzi al dituzte besterik gabe? Edo egongo al dira beraien hurrengo lanaren zain? Itxaroten duten bitartean, lekuari izaera ematen diote.
St. Gallen (Suitza)
Belar lehorra zilindrotan bildu eta plastiko barruan gorde erdoiltzen den arte. Idei honek baserriko lanetara gelditzeko etorri zen. Bola itxurako belar meta hauek edonon ikus daitezke gaur egun.
St. Gallen (Suitza)
Txibirita talde hau udaberriari ongietorria ematera ernatu da. Belarrak, bestaldera, neguaren azken printzak nabariko dituzte eta txikituta ikusten dira oraindik. Laster haziko dira sendo eta kolore biziekin. Zelaiek bizi berria hartuko dute.
St. Gallen (Suitza)
Negua bukatzear da. Lehenengo landareak lur azpitik agertzen hasi dira. Beraien berde kolore freskoa lurrazal biluzia janzten ari dira. Biziaren berritzea berriro ere gertatzen ari da aurten da. Magia dirudi, behin eta berriro gertatzen den magia ederra.
St. Gallen (Suitza)
Txorrota bi, iturri bi, uraren freskotasunaz gozatzeko. Ur gardena iturritik jario eta putzu ilunean galtzen da. Mendietatik zuzenean jeitsitako ura jaso eta etxe atariraino ekartzen dute hodi zahar hauek.
St. Gallen (Suitza)
Txorientzako etxetxoak, kabi artifizialak, kumaldi berria aurrera ateratzeko laguntza. Elurra pilatzen den artean eta jatekoa urria denean, lagungarri bikaina izango diren gailuak dira. Aukera ezazu zure ustez onena dena eta jar ezazu zure lorategian.
St. Gallen (Suitza)
Bihotz bat marraztu edo irudikatu ez egitea izan dut beti nere buruan. Gaur apurtu dut intentzio hori. Egurrezko ikurraren azal apurtuak erakarri nau. Ilada argi-ilunek konbentzitu naute. Istorioak gordetzen ditu. Arbola baten istorioak, zein moldatzailearen istorioa.