Höher Kasten (Suitza)
Mendi baten gailurrean bakoitzaren txikitasuna erabat nabari da. Mendia handia da. Hodeiak zerumugaraino hedatzen dira. Bakoitzaren lekua munduan ezagutzeko bidaia ere bada.
Eguneko argazki bat
Höher Kasten (Suitza)
Mendi baten gailurrean bakoitzaren txikitasuna erabat nabari da. Mendia handia da. Hodeiak zerumugaraino hedatzen dira. Bakoitzaren lekua munduan ezagutzeko bidaia ere bada.
Höher Kasten (Suitza)
Hodei multzo trinkoa desberdin ikusten da gainean edo azpian izanda. Behean egonda iluntasuna, goibeltasuna dena, argi eta edertasun bihurtzen da goian izatean.
Speicher (Suitza)
Ahuntzek ere utzi dituzte atzean mendiko larreak hurrengo udaberrirarte. Goi larreetako belar samurra utzi eta kaleetan zehar asfalto gainean ibiltzen dira. Mendi gainetan marmoten eta arranoen artean bizi ziren. Orain gizakiak aurkituko dituzte edonon.
Speicher (Suitza)
Gizon indartsua menditik jeitsi berria da. Bizarra jantziko balu, Olentzeroren itxura ere hartuko luke. Baino ez da Gabon garaia. Udazken hasiera da, eta abereak mendiko larreetatik baserrira jeitsi ditu.
Speicher (Suitza)
Arropa ikusgarriak jantzi, kale erditik kalejiran ibili eta abestu. Ikuskizuna sortzen badakite gizonok.
Speicher (Suitza)
Ume ahuntz zaintzailea ere batu da kalejirara. Bere ahuntzek beste abereak gidatzeko baino zailagoak direla ematen du. Baina honek ez dio lanari beldurra.
Speicher (Suitza)
Simetria eta sinpletasuna ere edertasuna dira. Ez da gehiago behar zentzumenei gozararazteko.
Speicher (Suitza)
Trenbidea igaro trena ailegatu baino lehen, behi eder hori. Ttipi-ttapa zatoz mendi larreetatik beheko herriraino. Gogoa edukiko duzu zure bidea bukatzeko. Eskerrak laster ikuilura helduko zarela. Hartu ezazu aatseden on bat.
Speicher (Suitza)
Behizainok lagunekin egin dute menditik beherako bidaia. Batak besteari lagunduko dio abereak gidatzen eta dominatzen. Makil labur bat eskuetan daramatela, moldatuko dira animalia zuzen eramaten.
Speicher (Suitza)
Bidaia luzea doa eta nekea nabari da abeltzainengan zein animaliengan. Lore koroak eta joare pisutsuak eraman beharrak ez die batere laguntzen behi gixajoei. Eskerrak dagoeneko etxetik gertu daudela.
Speicher (Suitza)
Hanka indartsuak, bizkar sendoak. Horrelakoak dituzte gorputzaren atalak abere handi hauek.
Speicher (Suitza)
Behizaina adi dago abereek zer egingo duten zaintzen. Ikuilurako bidea galdu ez dezaten arduratzen da.
Speicher (Suitza)
Gorputz sendo bat, esnea eta txahalak emateko sortua eta moldatua.
Speicher (Suitza)
Neska – mutilek parte hartzen dute kalejiran. Bere arropa bereziak soinean, lanean eta jolasean egoten dira. Luzaroan gogoratuko dute egun hau.
Speicher (Suitza)
Abereak ari dira igarotzen. Bata bestearen atzetik datoz eta denek urduritasunez begiratzen gaituzte.
Speicher (Suitza)
Behizainok, unaiok, udako lan googorra bukatu dute. Aldi baterako ez dituzte egun luze gehiago emango mendiko bordatan. Herrian pasatuko dute eguna eta animalia zaintzeaz gain, bestelakoetan ibili ahal izango dira.
Speicher (Suitza)
Ongi lagunduta doaz neska gazteak. Behi ederra daramate aldamenean. Bidai luzea bukatzeko desiratzen egongo da. Ikuilura heldu, belar fresko puxka bat jan eta txoko lasai batean esertzeko gogoarekin egongo da.
Speicher (Suitza)
Trafikoa zaintzearen ardura hartu du tipoak. Nahi gabe protagonista bihurtu da, errepidearen erdian bakarrik egotea suertatu zaionetik. Inguruan jendetza bildu da, ikuskizuna bizitzeko gogoz eta animo biziz elkarrekin hitzegiten. Bera, berriz, ixilik eta konzentrazio osoa ari den lanean jarrita dirau.
Speicher (Suitza)
Emakumeak erabiltzen du lekuetara joateko modu garbia eta osasungarria. Behar denean oinez joaten da. Eguraldia hoberena ez bada ere, ez dio muxin egiten bere aukerazko ibilgailuari.
Speicher (Suitza)
Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.